(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Uharte, Atarrabia eta Burlatan Arga ibaia garbitzeko saioa antolatu du, larunbat honetan osteguna, 2008.eko urriak 9

Urrian, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak gisa horretako boluntario jarduera gehiago eginen ditu Cintruénigon, Martzillan, Erriberrin eta Baztan-Bidasoan


Arga ibaia

Arga ibaia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin lotuta dagoen Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroaren bidez (CRANA), ingurumen boluntarioentzako jardunaldia antolatu du urriaren 11n (datorren larunbata), Arga ibaiko Uharte-Atarrabia-Burlata tarteko ertzak garbitzeko.


Ekimena ingurumen boluntarioen programaren esparruan dago kokatuta, Ingurumen Ministerioaren eta La Caixaren sostengua duen programaren esparruan. Gainera, urriko asteburuetan Cintruénigo, Martzilla, Erriberri eta Bidasoa arroko ibaiertzak garbituko dituzte.


Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak Nafarroako Uraren Foroa koordinatzen du, Uraren Esparru Zuzentarauak uraren egoera ekologikoari dagokionez ezarri zituen helburuak betetzeko. Gainera, helburu hori erdiesteko, Ibaiak eta Errekak Lehengoratzeko Plan Nazionalak (Ingurumen Ministerioa) oinarrizko tresnatzat jotzen du herritarren parte-hartze aktiboa (Ibai eta Erreketako Boluntarioen Programaren bidez).


Hitzordua, Burlatan, 9:30ean


 Esan dugun moduan, datorren larunbatean Arga ibaiko ertzak garbitzeko jardunaldia eginen dute, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, eta beste jarduera batzuk ere antolatu dituzte, hala nola haurrentzako jokoak, ur analisiak, ingurumen sentsibilizaziorako ibilaldia (ibaiertzean barrena), eta boluntarioentzako bazkaria.


Jardunaldia 9:30ean hasiko da, Burlatako intxaurrondo sailean, eta bertara joan nahi dutenek bihar (ostirala) arte eman dezakete izena, 948 20 71 33 telefono zenbakian edo espeursua@cruzroja.es posta elektronikoko helbidean.


Arga ibaiko ertzak garbitzeko jardunaldiaz gain ingurumen boluntarioen jarduna bultzatzeko entitateetarako ikastaroa eginen dute (taldeen maneiuari buruzko ikastaroa), urriaren 17an eta 18an, Ingurumen Baliabideen Zentroan (Aita Adoain kaleko 217. zenbakia, behe solairua, Iruñea). Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko crana@crana.org posta elektronikoko helbidea edo 948 14 08 18 telefono zenbakia erabil daitezke.


Nafarroako ibaiak eta errekak garbitzeko boluntario programa iaz abiatu zuten, eta honako jarduera hauek egin zituzten: Arga eta Bidasoa ibaien garbiketa ingurumen boluntarioekin, Aragoi ibaiaren azpiarroari eta europar bisoiari buruzko hitzaldiak eta ingurumen boluntarioei buruzko ikastaroa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa