(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak sendagileentzako 490 lanpostu eskaini ditu 2005-2008 aldian osteguna, 2008.eko urriak 9

Osasun kontseilariak espezialitate batzuetako sendagile eskasiari aurre egiteko hartu dituzten neurrien berri eman du, eta adierazi duenez Nafarroak Estatuko sendagile ratiorik handiena du (sendagileak/10.000 biztanle)


María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak, gaur goizean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko sendagileen zerrenda indartzeko hartu dituzten neurrien berri eman du. Hala, 2005-2008 aldian sendagileentzako 490 lanpostu eskaini dituztela jakinarazi du (lan eskaintza publikoa).


Hain zuzen ere, sendagile espezialistentzako 262 lanpostu (136, 2008an) eta familia mediku eta lehen mailako artapeneko medikuentzako 228 lanpostu (52, 2008an) eskaini dituzte.


Gainera, ikasketak 2008an amaitu dituzten barruko mediku egoiliarrak (BAME) mugagabe kontratatzeko eskaintza egin dute. Hain zuzen ere, 23 sendagile kontratatu dituzte (10, Nafarroako Ospitalean, eta 13, Bideko Ama Birjina Ospitalean).


Bestalde, osasun sistema publikoan lan egiten duten sendagileen diru sarrerak handitzeko ahalegina ere egin dutela gogorarazi du Kutzek. Hain zuzen ere, baldintza ekonomikoak negoziatzen dituen mahai sektorialean, martxoan, ospitaleetako eta osasun etxeetako lehen mailako artapeneko zaintza txandetako ordainsaria parekatzea eta 2008-2010 aldian ordainsaria pixkanaka handitzea erabaki zuten (%7, %8 eta %8 urte bakoitzean).


Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko buruak prentsaurrekoa eskaini du Nafarroako sendagile erakundeetako arduradunek egin dituzten adierazpenak argitzeko. Izan ere, Nafarroako Osasun Zerbitzuan sendagileak falta direla salatu zuten atzo aipaturiko erakundeek.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa