(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008-2009 ikasturtean 99.169 ikaslek eman dute izena Nafarroan ostirala, 2008.eko urriak 10

Nafarroako ikasleen %65,78k ikastetxe publikoetan ikasiko dute (65.232), eta %34,22k, berriz, itunpeko ikastetxeetan (33.937)


2008-2009 ikasturtean 99.169 ikaslek eman dute izena Nafarroako ikastetxeetan (unibertsitateak salbu). Iaz baino 2.805 gehiago dira (+%2,8). 2007-2008 ikasturtean, zehazki, 95.901 ikaslek eman zuten izena.


Ikasle horietatik erdiak baino gehiago Haur eta Lehen Hezkuntzakoak dira: 25.121 ikasle, Haur Hezkuntzakoak; eta 37.039 ikasle, Lehen Hezkuntzakoak. Gainerakoei dagokienez, honela banatuta daude: 23.028 ikasle, DBHkoak; 6.995 ikasle, Batxilergokoak; 3.411 ikasle, Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetakoak; eta 3.112 ikasle, Lanbide Heziketako Goi Mailako Heziketa Zikloetakoak. Hezkuntza Berezian, 463 ikaslek eman dute izena.


Nafarroako ikasleen %65,78k ikastetxe publikoetan ikasiko dute (65.232 ikasle), eta %34,22k, berriz, itunpeko ikastetxeetan (33.937 ikasle).


Haur eta Lehen Hezkuntzari dagokionez (62.160 ikasle), %62,68k ikastetxe publikoetan ikasiko dute (41.500 ikasle), eta %37,32k, berriz, itunpeko ikastetxeetan (20.660 ikasle). DBHn (23.028 ikasle, guztizko ikasle kopuruaren %23,22), %60,25ek ikastetxe publikoetan ikasiko dute (13.876 ikasle), eta %39,74k, berriz, itunpeko ikastetxeetan (9.152 ikasle).


DBHren ondoren, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasle kopurua berdintzeko joerak jarraipena izanen du aurten ere. Hala, 2008-2009 ikasturtean Lanbide Heziketan izena eman dutenen kopurua %8tik gora handitu da. Batxilergoari dagokionez (6.995 ikasle, guztizko ikasle kopuruaren %7,05), 4.418k institutuetan ikasiko dute, eta 2.577k, berriz, itunpeko sarean. Azkenik, Lanbide Heziketan (guztizko ikasle kopuruaren %6,58), 6.523k ikastetxe publikoetan ikasiko dute, eta 1.348k, berriz, itunpeko ikastetxeetan.


Matrikulak hizkuntza ereduaren arabera


Hizkuntza ereduaren arabera, ikasleen banaketa honako hau da: G ereduan (gaztelaniaz), 44.925 ikasle (%51,98); D ereduan (euskaraz), 22.054 ikasle (%25,52); A ereduan (gaztelaniaz, eta euskara irakasgai gisa), 17.226 ikasle (%19,93); eta B ereduan (%40 euskaraz eta %60 gaztelaniaz, gutxi gorabehera), 213 ikasle (%0,25).


Hiru urteko haurrei dagokienez, 3.925 ikaslek eskola publikoetan eman dute izena, eta horietatik 657k Hizkuntzen Tratamendu Bateratua aplikatuko duten eskoletan ikasiko dute (%16,74).


Beste herrialde batzuetako ikasleak


Aurten atzerriko 9.672 ikaslek eman dute izena Nafarroako ikastetxeetan. Hezkuntza ziklo bakoitzeko atzerritar ehunekoak honako hauek dira: Haur eta Lehen Hezkuntzan, %9,58; DBHn, %11,95; Hezkuntza Berezian, %11,45; Batxilergoan, %4,60; eta Lanbide Heziketan, %9,01.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Tablas y cuadros
Vídeo de esta rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa