(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak %30eko beherapena eginen die gazteei, garraioan ostirala, 2008.eko urriak 10

Beherapena herriarteko bidaiari garraioko zerbitzu publiko erregularretan eginen dute, Nafarroa barruko joan-etorrietan; onuradunak, berriz, Nafarroan erroldatuta dauden 16-25 urteko gazteak izanen dira


Nafarroako autobus geltokia

Autobus geltokia. ( irudia handitu )

Laura Alba Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak herriarteko garraiorako txartel berri bat aurkeztu du, gaur goizean. Txartelaren bidez, Nafarroan erroldatuta dauden 16-25 urteko gazteei (biak barne) %30eko beherapena eginen diete herriarteko bidaiari garraioko zerbitzu publiko erregularretan (Nafarroa barruko joan-etorrietan).


Gainera, Nafarroatik kanpo ateratzen diren joan-etorrietan ere beherapena eginen dute, baina Foru Komunitate barruko ibilbidearen arabera.


Alba kontseilariak adierazi duenez, ekimenak bi helburu nagusi ditu: batetik, nafar gazteek garraio publikoa erabil dezaten sustatzea; eta bestetik, gizartearen ohiturak aldatzea etorkizuneko mugikortasun eredua iraunkorragoa izan dadin lortzeko.


Kontseilariaz gain, Susana Labiano Garraioaren zuzendari nagusia eta Jose Mª Vázquez Alderdi Sozialistako legebiltzarkidea ere bildu dira txartelaren aurkezpenera; izan ere, PSNk 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren gainean aurkeztu zituen zuzenketen baitan dagoen ekimena da.


Txartelaren eskariak


Txartela egiaztagiri bat da, eta bertan, jabearen argazkia eta datuak agertuko dira (izena eta abizenak, NA, txartel zenbakia, eta iraungitze data). Beherapena egiteko txartela erakutsi beharko da, bidaia ordaintzeko unean. Gainera, kasuan kasuko konpainiako langileek ere txartela erakusteko eskatu ahal izanen dute bidaian.


Txartela eskuratu nahi dutenek eskabidea bete eta Nafarroako Gobernuko Garraioaren Zuzendaritza Nagusian aurkeztu beharko dute, eskura edo posta arruntez. Beste agiri batzuk ere aurkeztu beharko dituzte: NAren fotokopia, argazki bat, eta erroldatze ziurtagiria (azkeneko 3 hilabeteetan egindakoa).


Txartelak 3 urteko balioa izanen du, gehienez, eta onuradunak 26 urte betetzen dituen egunean iraungiko da, betiere.


Txartelari buruzko informazioa


Nafarroako Gobernuak webgune bat sortu du eta bertan, txartela eskuratzeko eskabideaz gain, neurriari buruzko informazioa ere badago: ohiko galderak, ibilbideen kontsulta, kontzesioa duten enpresak, eta zalantza eta iradokizunen atala. Webgunera www.navarra.es atariko hasierako orritik zuzenean sartu daiteke. Bestalde, kontsultarako telefono zenbaki bat ere badago: 848 43 33 90.

Dokumentazioa:
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa