(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuko kontseilariak gripearen eta pneumokokoaren aurkako txertatze kanpainak aurkeztu ditu, Tuteran ostirala, 2008.eko urriak 10

Gripearen aurkako txertoa urtero ematen dute, eta bereziki egokia da 60 urtetik gorakoentzat eta gaixo kronikoentzat


Txertatze kanpaina

Kutz kontseilaria gripearen eta pneumokokoaren aurkako txertatze kanpainan. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak gripearen aurkako txertatze kanpaina aurkeztu du gaur goizean, Tuteran. Kanpaina urtero egiten dute, udazkenean, eta txertoa bereziki egokia da 60 urtetik gorakoentzat (tutoretzapeko etxebizitzetan edo egoitzetan bizi direnentzat) eta gaixotasun kronikoak, bihotz-hodietakoak, biriketakoak, metabolikoak (diabetesa barne), giltzurruneko gutxiegitasuna edo inmunodepresioa duten pertsonentzat.


Gainera, osasun zerbitzuek pneumokokoaren aurkako txertoa ere jartzen diete 65 urtetik gorakoei eta arrisku handiko gaixoei (txertoa lehenago hartu ez badute; izan ere, bizitzan behin hartzen den txertoa da). Gripeari dagokionez, ondorio larririk gabe sendatu ohi da, baina adinekoen edo gaixotasun jakin batzuk dituzten pertsonen kasuan zailtasunak ager daitezke, eta batzuetan larriak izan daitezke.


Horregatik, Osasun Departamentuak komenigarritzat jotzen du aipaturiko taldeetako pertsonek gripearen eta (hala dagokionean) pneumokokoaren aurkako txertoa hartzea. Hain zuzen ere, osasun etxeetan edo kontsultategietan txertoei buruzko informazioa eskuratu daiteke, eta Departamentuak "Ante la gripe: ¡Vacúnate!" (Gripeari aurre egiteko, txerta zaitez!) informazio kanpaina jarri du abian, txertoa hartzea nori komeni zaion jakinarazteko.


Zentzu horretan, komenigarria da gripearen aurkako txertoa honako hauek ere hartzea: denbora luzez aspirina hartu duten pertsonek, osasun eta gizarte zerbitzuetako langileek (etxeetako zaintzaileak, esaterako), komunitate zerbitzuetako langileek (poliziakideek, suhiltzaileek, irakasleek...) eta atzerrira egindako bidaiak direla-eta gorabeherak izateko arrisku handia duten pertsonek.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa