(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak baimena eman dio Hezkuntza Departamentuari eskolako garraio publikoa egiten duten enpresei kontratuak luzatzeko

astelehena, 2008.eko urriak 13

Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki banaren bidez, baimena eman zaio Hezkuntza Departamentuari eskolako garraio publikoa egiten duten enpresei kontratuak luzatzeko 2008-2009 ikasturtean.


Kontratuak hainbat ibilgailurekin egiten dira. Horrela, bada, 690.117,75 euroko gastua onetsi da bederatzi plaza arteko ibilgailuen zerbitzua luzatzeko, eta 8.103.537,75 euroko gastua bederatzi plazatik goitiko eskola garraiorako ibilgailuen kontratua luzatzeko. Azken hauek ondoko enpresa hauei dagozkie: La Burundesa, S.A., Leizaran Mariezcurrena Hnos, CONDA, S.A, ATIVAR, S.L., La Tafallesa, S.A., Tierra Estella ABEE, eta Nafarroako Eskola Garraioa ABEE.


Hezkuntza Departamentuak emandako datuen arabera, ikasturte honetan irakaskuntza ez unibertsitarioetako maila guztietako 10.938 ikasle mobilizatzen dira. Departamentuak 323 ibilbide ezarri ditu eta horretarako 253 autobus eta 53 taxi kontratatu ditu.


Guzti horren kostua 13.003.344,75 eurokoa izaten ahal da eta garraiorako laguntzak 889.368,76 eurokoa da. Iazko ikasturtean 899 ikaslek jaso zuten garraiorako laguntza banan-banakoa.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa