(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak omenaldia egin dio Carlos Chiviteri, martxoan hil zen senatari eta PSNko idazkari nagusiari astelehena, 2008.eko urriak 13

Nafarroako Gobernuak omenaldia egin dio Carlos Chivite Cornago cintruenigoarrari, gaur, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Chivite senataria eta Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia zen, eta martxoaren 31n hil zen. Lehenago, Kongresuko diputatu eta Cintruénigoko alkate izan zen, besteak beste.


Ezkerretik eskuinera, Francisco Javier Rojo García, Isabel Cordón, Sanz Presidentea eta Joaquín Chivite. ( irudia handitu )

Honako hauek izan dira ekitaldiko buru: Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea, Francisco Javier Rojo García Senatuko presidentea, Adolfo Navascués Navascués Cintruénigoko alkatea, eta Roberto Jiménez Alli PSNko idazkari nagusi berria.


Ekitaldira Foru Komunitateko agintari nagusiak, Senatuko ordezkariak, eta Chiviteren ahaide, lagun, eta militantziako kideak bildu dira, eta hasteko, Roberto Jiménez eta Adolfo Navascués mintzatu dira. Ondoren, berriz, Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Francisco Javier Rojok hitz egin dute, eta oroimenezko plaka bat eman diete Isabel Cordóni (alarguna) eta Lorena eta Leyreri Chiviteri (alabak). Plakan honako hau dago idatzita: "Acto de homenaje institucional a D. Carlos Chivite Cornago, Senador del Reino y Diputado al Congreso por Navarra. Alcalde y Concejal del Ayuntamiento de Cintruénigo y Secretario General del Partido Socialista de Navarra" (Erakundeen omenaldia Carlos Chivite Cornagori. Erresumako senataria eta Kongresuko diputatua. Cintruénigoko Udaleko alkate eta zinegotzia eta Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia). Ondoren, Lorena Chivitek eskerrak eman ditu, familia osoaren izenean.


Gainera, Bertiz Laukoteak musika emankizuna eskainiko du. Taldeko kideak Álvaro Santiago (1. biolina), Oihana Etxebarria (2. biolina), Isabel Vergara (biola) eta Marta Tobes (txeloa) dira, hain zuzen, eta María Theresa von Paradisen "Siciliana" eta Enrique Granadosen "Danza Española nº 5" jo dituzte.


Sanz Presidentea, Carlos Chiviteren familiarekin eta autoritateekin. ( irudia handitu )

Gogoan izan behar dugu Carlos Chivite senataria garuneko gaitz baten ondorioz hil zela. Chivite martxoaren 1ean jo zuen gaitzak, bat-batean, martxoaren 9ko hauteskunde kanpainan bete-betean sartuta zegoenean. Haren heriotzak gogor astindu zuen Nafarroa osoa, eta batik bat, erakundeak eta politikaren mundua.

Irudi galeria


                     
Fco. Javier Rojo         Chiviteren familia plaka jasotzen





Dokumentazioa:
Intervención de Roberto Jiménez Alli.
Intervención de Adolfo Navascués Navascués.
Intervención de Miguel Sanz Sesma.
Intervención de Fransico Javier Rojo García.
Intervención de Lorena Chivite Cordón.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa