(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urdiaingo sektorea onura publikotzat deklaratu da Urdiain-Atsasuko Industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektorialean

astelehena, 2008.eko urriak 13

Urdiain-Altsasuko Industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren S-1 Sektorea (Urdiain) onura publikotzat deklaratu du Nafarroako Gobernuak, desjabetzapenaren ondorioetarako, gaur hartutako erabaki baten bidez. Aipatu Plan Sektoriala Nafarroa 2012 Planaren barrenean jasota dago.


Urdiain-Altsasuko jarduera ekonomikoetarako eremuaren helburua industriarako lurzoru antolatua sustatzea da, beharrezkoak diren zerbitzu eta azpiegitura guztiez hornitua, Altsasuko eta Urdiaingo udal mugapeetan industria jardueren garapena ahalbidetu eta sustatzeko asmoz. Horrela, Foru Komunitateko industria lurzoru publikoaren sarea osatuko da.


Gobernuak joan zen maiatzean onetsi zuen proiektua behin-betikoz, haren Ingurumen Ebaluazio Estrategikoarekin batera, eta haren onura publikoa deklaratu zen, bai eta okupazioaren beharra eta presa ere, ondasunak desjabetu ahal izateko.


Agiri berri horren arabera, industrialdeak 937.697 m²-ko azalera du guztira, hasieran aurreikusitakoaren oso antzekoa, eta desjabetze sistemaren bidez gauzatuko da. Banaketa eremu bakar gisa planteatzen da, eta bi zati desberdin ditu, Burunda ibaiaren alde banatan eta udalerri banatan.


Jarduera ekonomikoetarako eremuaren proiektu berrian bi sektore independente egin dira, sektore bat aipatutako bi zonetariko bakoitzean: S-1 sektorea, 647.139 m²-koa, Urdiainen, jarduera ekonomikoetarako poligonoen ohiko egiturarekin eta lurzatiketa malguarekin, azalera txiki edo ertaineko jarduerak kokatu ahal izan daitezen; eta S-2 sektorea, 290.558 m²-koa, Altsasun, non antolamendua lurzati handiagoetarako pentsatua baita, eta salgaien trenbideko garraiorako lurzati handi bat ahalbidetzen du, garatzeke badago ere.


Azkenik, 2008ko martxoaren 18an Nasuinsak "Urdiaingo industrialderako sarbideetako (ekialdea, hegoaldea eta mendebaldea) trafikoaren azterlana" aurkeztu zuen, sarbideetarako behin betiko konponbidea barnean zuena.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa