(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumenari eta kirol iraunkorrari buruzko jardunaldi batean izena emateko epea zabalik dago asteartea, 2008.eko urriak 14

Urriaren 24an (ostirala) ingurumenari eta kirol iraunkorrari buruzko jardunaldi bat eginen dute. Jardunaldia Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Olinpiar Batzordeak antolatu dute, kirolaren munduarekin zerikusia duten ingurumen eta iraunkortasun programen berri emateko.


Bertan parte hartu nahi dutenek urriaren 20ra arte (datorren astelehena) eman ahal izanen dute izena, doan, Miguel Indurain Fundazioan (Paulino Caballero kaleko 13. zenbakia, Kirolaren Etxea. Posta elektronikoko helbidea: info@fundacionmiguelindurain.com. Telefono zenbakia: 948 20 60 59).


Jardunaldia Nafarroako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan (CEIMD) eginen dute (Zangoza kaleko 34. zenbakia, Larrabide Estadioa). Hasteko, Julio Pernas López Espainiako Olinpiar Batzordeko presidente eta Beisbol eta Sofbol Federazioko presidenteak Kirolaren Agenda 21 (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) aurkeztuko du. Ondoren, Pau Pérez Espainiako Olinpiar Batzordeko Ingurumen Batzordeko kideak kirolak naturan duen ingurumen eragina aztertuko du, eta Julio Pernasek, berriz, kirol jarduera iraunkorrei buruz hitz eginen du.


Arratsaldean, Miranda Kiuri arkitekto, unibertsitateko irakasle eta Espainiako Olinpiar Batzordeko Ingurumen Batzordeko kideak kirol instalazioetako ingurumen irizpideei buruzko mintzaldia eskainiko du, eta jardunaldiari amaiera emateko, Fito Jiménez eta Ana Carmen Irigalba Nafarroako Ingurumen Baliabideen Fundazio-Zentroko kideek eta Mikel Sarasa Iruñeko Tenis Taldeko kudeatzaileak Iruñeko Eskualdeko kirol taldeekin ingurumen integrazioaren arloan egindako saioak aztertuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa