(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astean, baterako garapenari buruzko hitzaldien ziklo bat hasiko da asteartea, 2008.eko urriak 14

Datorren asteartean, urriaren 21ean, baterako garapenari buruzko hitzaldien ziklo bat hasiko da. Zikloa Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak antolatu du (Etorkinak Artatzeko Bulegoaren bidez), Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuarekin elkarlanean (Nazioarteko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuaren bidez).


Herritar guztientzako hitzaldiak izanen dira, baina batik bat immigrazioaren eta garapenaren arloetan lan egiten dutenei begira antolatu dituzte (GGKEak eta etorkinen elkarteak), baterako garapenaren esanahia ulertarazte aldera.


Zehazki, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren helburuen artean lehentasuna dutenetako bat baterako garapena sustatzea da; izan ere, migrazio prozesuek garatzeko aukera ematen dute. Batetik, Nafarroako gizartea garatzeko aukera, herritar guztientzat onuragarria den hazkunde demografiko, ekonomiko eta kulturalari esker; eta bestetik, etorkinen jaioterriak garatzeko aukera, herrialde horietako bizi-baldintzen hobekuntzari esker nahi duten etorkinak sorlekura itzul daitezkeelako.


Zikloaren eduki guztiak Nafarroako Gobernuko webgunean daude (http://www.navarra.es/home_es/Congresos/Congreso+Codesarrollo/Programa.htm). Izen-ematea doakoa da, eta oficina.atencion.inmigracion@cfnavarra.es helbidean edo 948 365 308 telefono zenbakian egin daiteke. Informazio gehiago Etorkinak Artatzeko Bulegoan (Monasterio de Vadoluengo kalea, 4. zenbakia, 31008-Iruñea. Telefono zenbakia: 948 365 308) eta Nazioarteko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuan (Yanguas eta Miranda kalea, 27. zenbakia, behe solairua, 31003-Iruñea. Telefono zenbakia: 848 425 046).

Dokumentazioa:
Programa completo del ciclo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa