(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Punto de Vista" Zinema Dokumentalaren Jaialdiko hautaketa prozesuan 603 filmek parte hartuko dute osteguna, 2008.eko urriak 16

"Punto de Vista" Zinema Dokumentalaren Nafarroako Jaialdiko hautaketa prozesuan 603 dokumentalek parte hartuko dute. Jaialdia Nafarroako Gobernuak antolatu du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, eta 2009ko otsailaren 13tik 21era eginen dute.


Punto de Vista 2009

2009ko "Punto de Vista" Jaialdiko kartela. ( irudia handitu )

2009ko "Punto de Vista" Jaialdiko Sail Ofizialean parte hartzeko aurkeztu dituzten 603 filmetatik 227 film laburrak dira, eta 376, berriz, film luzeak. Filmen jatorriari dagokionez, 62 herrialdetakoak dira, honela banatuta: Estatukoak, 185; Italia eta Frantziakoak, 33na; Alemaniakoak, 29; Argentinakoak, 26; Poloniakoak, 23; Britainia Handikoak, 22; Estatu Batuetakoak, 21; Belgika eta Israelgoak, 18na; Herbeheretakoak, 17; Suitza eta Mexikokoak, 11na; Brasil, Txile, Portugal eta Errusiakoak, 10na; Kanada eta Kolonbiakoak, 9na; Serbiakoak, 7; Australia, Kuba, India eta Venezuelakoak, 6na; Filipinetakoak, 5; Greziakoak, 4; Finlandia, Txina, Hungaria, Japonia eta Turkiakoak, 3na; Austria, Bielorrusia, Bulgaria, Iran, Irlanda, Maroko, Norvegia, Panama, Errumania eta Tailandiakoak, 2na; eta azkenik, Cabo Verde, Costa Rica, Kroazia, Txekiar Errepublika, Egipto, Georgia, Jordania, Kenya, Lituania, Luxenburgo, Mazedonia, Paraguai, Dominikar Errepublika, Singapur, Eslovakia, Suedia, Taiwan, Tunisia, Ukraina eta Uruguaikoak, bana. Hautaketa prozesuaren bidez 25 film aukeratuko dituzte Sail Ofizialean lehiatzeko.


Zehazki, 2009ko "Punto de Vista" Jaialdiko Sail Ofizialean parte hartuko duten 25 filmek honako sari hauek eskuratu ahal izanen dituzte: "Punto de Vista" Sari Nagusia, film onenari (10.000 euro); Jean Vigo Saria, zuzendari onenari (5.500 euro); eta Film Labur Onenaren Saria (3.500 euro). Jaialdiak bi Aipamen Berezi ere egin ahal izanen ditu (1.250 euro bakoitzak), eta ikusleek, berriz, Ikusleen Saria ematen diote film onenari (2.500 euro).


2009ko irudia


2009ko "Punto de Vista" Jaialdia bosgarrena izanen da, eta bertako irudiaren egilea Ellen Kooi herbeheretar argazkilaria da. Ellen Kooi Leeunwarden-en jaio zen, 1962an, eta Amsterdamgo Rijksacademy eskolan Arte ikasketak egin zituen (1994an graduatu zen). Gaur egun Haarlem-en (Herbehereak) bizi da, eta bertan egiten du lan. Mundu osoan egin izan ditu erakusketak, eta 2008an, zehazki, Gijongo Espacio Líquido arte galerian eta Madrilgo La Casa Encendida kultur etxean haren bildumak egon dira ikusgai.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa