(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak sistema elektrikoaren egoera aztertu du Energiaren Batzorde Nazionalarekin osteguna, 2008.eko urriak 16

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria Energiaren Batzorde Nazionalarekin (CNE) bildu da, sistema elektrikoaren egoera aztertzeko.


Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta Energia Batzorde Nazionala bileran

Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta Energia Batzorde Nazionala bileran. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko ordezkaritzaren buruak Roig kontseilaria eta Begoña Urien Enpresaren zuzendari nagusia izan dira. Energiaren Batzorde Nazionalari dagokionez, berriz, Carmen Fernández Rozado kontseilaria eta Carlos Solé Energia Elektrikoaren zuzendaria joan dira bilerara. Nafarroako Gobernuko Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko ordezkariak ere bildu dira bilerara.


Eztabaidatu dituzten gaietako batzuk honako hauek izan dira: energiaren merkatuaren liberalizazioarekin zerikusia duten alderdiak, enpresetako tarifak, tarifen arloko defizita, eta elektrizitatea banatzen duten enpresekin zerikusia duen araudia. Roig kontseilariak balioespen positiboa egin du bileraren gainean, eta energia gizarteari eta ekonomiari bultza egiteko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko garrantzi handia duen elementua dela azpimarratu du. Gainera, enpresen lehiakortasuna bermatzeko funtsezko alderdia dela adierazi du.


Energiaren Batzorde Nazionala energia sistemak arautzen dituen erakundea da, eta 1998an sortu zuten. Haren helburuak honako hauek dira: energia sistemetako lehia eraginkorra izan dadin eta energia sistemek modu objektiboan eta gardenean funtzionatu dezaten zaintzea, sistema horietan jarduten diren subjektu guztien eta kontsumitzaileen onerako. Zentzu horretan, energia sistematzat hartzen dira merkatu elektrikoa eta hidrokarburoen merkatuak (likidoak zein gasak). CNEk hainbat eginkizun ditu (bere helburuak betetze aldera), eta gainera, energiaren arloko aholkularitza organo gisa aritzen da, Estatuko Administrazio Orokorrarentzat zein Autonomia Erkidegoentzat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa