(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Lan eta Immigrazio Ministerioak Etorkinak Nafarroan Artatzeko eta Integratzeko Ekintza Planaren ezarpena aztertu dute osteguna, 2008.eko urriak 16

Nafarroako Gobernuko Etorkinak Artatzeko Bulegoko eta Lan eta Immigrazio Ministerioko ordezkariek bilera egin dute, gaur goizean, Bulegoak Iruñean duen egoitzan, eta Etorkinak Nafarroan Artatzeko eta Integratzeko Ekintza Planaren (PAAIIN) ezarpena aztertu dute.


Bileraren irudia. ( irudia handitu )

Xede horretarako, jarraipenerako batzorde teknikoa osatu dute, eta bertako kideak Etorkinak Artatzeko Bulegoko eta Immigrazioaren eta Emigrazioaren Estatu Idazkaritzako arduradunak dira, hain zuzen.


PAAIIN Nafarroako Gobernua eta Lan eta Immigrazio Ministerioa immigrazio gaietan elkarlanean eta koordinatuta jarduteko tresna da, eta estreinakoz 2005ean izenpetu zuten. Harrezkero, Plana luzatzeko hitzarmenak izenpetu dituzte urtero. 2008ko aurrekontua 3 milioi eurokoa da (bi Administrazioen ekarpenei esker), eta diru hori Nafarroako Gobernuak, toki entitateek eta irabazi asmorik gabeko gizarte entitateek etorkinak artatu eta integratzeko bultzatutako ekintzak egiteko erabiliko dute.


Planak hainbat jarduera ildo ditu (Harrera, Lana, Etxebizitza, Gizarte Zerbitzuak, Osasuna, Haurrak eta Gazteak, Berdintasuna, Emakumea, Parte-hartzea, Sentsibilizazioa, eta Baterako Garapena), eta bakoitzak bere diru esleipena du.


Plana lantzeko Etorkinak Artatzeko eta Integratzeko Sostengu Funtsaren Kudeaketarako Lankidetza Esparruko (Lan eta Immigrazio Ministerioa, 2008) edukiak hartu dituzte kontuan.


Planaren kudeaketa eredua honako printzipio hauetan oinarritzen da: subsidiariotasunean, osagarritasunean, nazioarteko lankidetzan, erakundeen arteko lankidetzan, eta gizarte erakundeen (besteak beste) parte-hartzean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa