(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009ko Nafarroako Aurrekontuen aurreikuspena 4.301 milioi eurokoa da, eta erdia baino gehiago gastu sozialerako izanen da ostirala, 2008.eko urriak 17

Gobernuak, ekonomia suspertu dadin bultzatzeko, inbertsio publikoa %16 handituko du


Aurreikuspenen arabera, 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastua 4.301 milioi eurokoa izanen da. Gehiengoa herritarrei zerbitzuak eskaintzeko gastu sozialerako (gastuaren %55,3) eta inbertsio publikoa bultzatzeko izanen da. Inbertsio publikoa, zehazki, %16 handituko da, ekonomia suspertze aldera.


Álvaro Miranda bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak 2009ko Aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu du gaur goizean, prentsaurrekoan, eta gaur bertan Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari helaraziko diote, bere iritzia emateko.


Guztizko zenbatekoa 2008koa (4.287 milioi euro) baino handixeagoa da (+%0,34), eta gainera, hasieran aurreikusi zutena baino 140 milioi gehiago gastatzea aurreikusten dute. Hain zuzen ere, urriaren 8an aurrekontuak finantzatzeko esparru berria onartu zuen Zerga eta Finantzaketa Politikaren Kontseiluak, eta horri esker handitu ahal izan dute 2009ko Nafarroako gastu ahalmena.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Detalle del proyecto de Ley Foral de Presupuestos de Navarra 2009
Vídeo de esta rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa