(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aldazko hondakin-urak tratatzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratu da

astelehena, 2008.eko urriak 20

Aldazko hondakin urak tratatzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratu du gaur Nafarroako Gobernuak, nahitaezko desjabetzapen ondorioetarako. Aurrekontua 445.8643 eurokoa da eta saneamendu kanonaren bidez finantzatuko da. Aipatu kanona Toki Administrazioari atxikituta dagoen Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A. (NILSA) sozietate publikoak kudeatzen du.


Aldazko saneamendu sareak oso zaharrak dira eta gaur egun bi putzu septikotan bukatzen dira eta hauen funtzionamendua ez da nahikoa populazioak sortzen dituen hondakin uren kopururako. Aldazko Kontzejuarekin lankidetzan, NILSAk erabaki zuen haren obren planaren barrenean kolektore baten eraikuntza jasotzea, ur zikinak jaso eta arazketa berariazkoa egiteko helburuz.


Instalakuntza barrenean ekaitzetako uren tanga jarriko da ur deskarga handien uneetan puntako ur emariei eusteko xedez, eta irazki biologikoa, uren zikintasuna kenduko duena, eta atxikitze bi tanga ere egonen dira. Lanak egiteko epea sei hilekoa izanen da, hasten denetik kontatzen hasita, eta inbertsioa (445.864 eurokoa) nafar guztiek uraren ordainagiriaren bidez ordaintzen duten saneamendu kanonen kargura finantzatuko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa