(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak Funes-en (Argentina) ospatu den 22 urtetik beherakoen Munduko Pilota Txapelketako domina-banaketan parte hartu du astelehena, 2008.eko urriak 20

Txapelketan parte hartu duen Espainiako selekzioan 12 pilotari nafar izan dira guztira, lehiaketako lau modalitateetan urrezko domina eskuratu dutelarik. Rosarioko Nafarroako Zentroaren titulartasunpekoa den Reyno de Navarra frontoian ospatu da txapelketa


Sanz Presidentea pilotariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidente Miguel Sanz Sesma jauna eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Eledunaren Departamentuko kontseilari Alberto Catalán Higueras jauna Argentinan dira, bisita ofizialean. Hori horrela, 22 urtetik beherakoen Munduko Pilota VII. Txapelketako amaiera-ekitaldian eta sari-banaketan izan ziren atzo bertan. Txapelketa hori 36 metroko frontoian jokatu zen, Funesko Reyno de Navarra frontoian, Rosariotik hamabost kilometrora.


Munduko Txapelketa urriaren 11 eta 19 artean ospatu da, eta 10 herrialdek hartu dute parte bertan: Argentina, Espainia, Frantzia, Mexiko, Dominikar Errepublika Kuba, Venezuela, Uruguay, Ekuador eta Txile. Espainiar selekzioan Nafarroako 12 pilotari izan dira, eta urrezko domina eskuratu dute lehiaketako lau modalitateetan: Eskuz banaka, eskuz binaka, larruzko paleta eta pala laburra.


Atzo izan ziren eskuz banakako eta pala laburreko finalak. Sanz Presidenteak urrezko dominak eman zizkien azken espezialitate horretako txapeldun Eduardo Plano eta Iñaki Mariñelarena nafarrei, bi-biak Iruñako Oberena Klubekoak. Nafarroako Gobernuko Presidentearen aldamenean izan ziren sari-banaketan: Rosarioko intendente (alkate) Miguel Lifschitz jauna eta Fernando Latasa Blanco jauna, Rosarioko Nafarroako Zentroko presidentea.

Lehiaketan parte hartu duten pilotari nafarrak hauek dira: Ohian Mendinueta Rezola (eskuko pilota, S. D. Alsasua kluba); Eneko Yoldi Iturralde (eskuko pilota, C.P. Huarte), Gorka Esteban Tercilla (eskuz, La Rioja); David Merino Soto (eskuz, La Rioja); Cecilio Valgañón Gonzalo, (eskuz, La Rioja); Xabier Ochotorena Saenz (eskuz, C.P. Irurtzun); Iñaki Mariñelarena Urdaniz (pala laburra, C. Oberena); Ander Landeta Gangoiti (pala laburra, Vizcaya); Eduardo Plano Algarra (pala laburra, C. Oberena); Carlos Velasco Casulla (pala laburra, Aragón); Carlos Beunza Arana (larruzko paleta, C. Tenis); Daniel Ramos Ruiz (larruzko paleta, C.Tenis).

Miguel Pozuetak txapela eman zion Sandalio Monreal Suberviolari. ( irudia handitu )

Reyno de Navarra frontoia Rosarioko Nafarroako Zentroaren ekimena da, eta Foru Komunitateak ekarritako fondo publikoei esker eraiki da. 2005eko azaroaren 20an inauguratu zen, eta Aupa Navarra izeneko Kirol Predioaren (Klubaren) baitan dago. Frontoiaz gain, instalazioetan honakoak ere aurki daitezke: igerilekua, bolei eta futbol kantxak, erabilera anitzeko instalazioak eta familia nahiz elkarte arteko topaketak gauzatzeko espazioak.


22 urtetik beherakoen Munduko Pilota Txapelketa Rosarioko Nafarroako Zentroko zuzendaritzarren ahalegin eta lanari esker ospatu da; izan ere, Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioa konbentzitu zuten lehiaketa Funes-en izan zedin. Asmo hori burutzeko ahaleginetan Nafarroako Pilota Federazioaren laguntasun eta konplizitatea izan zuten, bai eta Nazioarteko Federazioko zuzendaritza-taldeko kide nafarrena ere. Miguel Pozuetaren da lehenengoaren presidentea, eta Ángel Arraiza, berriz, Nazioarteko federazioko diruzaina. Azken Federazio horretako presidente Dominique Boutineau izan zen, Nafarroako Gobernuko Presidentearekin batera, atzoko amanera-ekitaldiko buru.


Miguel Pozuetak txapela eman zion Sandalio Monreal Suberviolari, 17 urtez Rosarioko Nafarroako Zentroko presidente izandakoari, bera izan baitzen Munduko Txapelketa ospatzeko sustatzaile nagusia. Ekitaldi horren bidez pilotazaleek Monrealek egindako lana eskertu zuten, Nafarroako nortasunaren adierazgarri garrantzitsua den kirol-jarduera hori sustatzeagatik. San Presidenteak amaiera-ekitaldian Rosarioko Nafarroako Zentroa burutzen ari den lan handia goraipatu zuen, Nafarroako kultura artatu eta bertako gazteei transmititzen baitie, Munduko Pilota Txapelketa bezalako jardueren bidez. Horrek guztiak gainera, kirol arloan nazioarte mailan ezagutaraztea ekarri dio Rosariori, Nafarroako Zentroko kideek antolaketarako eta ekimen handiak aurrera eramatek duten gaitasun erakutsi dutelarik.

(Ampliar imagen)



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa