(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baztango Udalarekin lankidetza hitzarmena onartu da, Arizkungo ibilbidea berritzeko

astelehena, 2008.eko urriak 20

Egitasmoaren barnean, Erratzuko errepidearekiko elkargunea hobetzeko biribilgune bat eraikitzea aurreikusi dute; eta egitasmoak, orotara, 1,1 milioi euroko aurrekontua izanen du


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren eta Baztango Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren testua onartzeko erabakia hartu du; hartara, “Arizkungo sareak eta zolatze lanak berritzea” izeneko egitasmoan bildutako ibilbidea berritzeko lanak gauzatu ahal izanen dira.


Aipatutako testu horrek herriko ibilbidea hobetzea (550 metro) eta NA-2600 (Erratzu-Frantzia) eta NA-2001 (Arizkun) errepideen elkargunean biribilgune bat eraikitzea aurreikusten du, errepideko segurtasuna hobetze aldera.


Eskaintzaren oinarrizko aurrekontua 1.132.717,95 eurokoa da. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Sailak 362.474,92 euroko ekarpena eginen du, 2009ko aurrekontuan; hain zuzen ere, egitasmoa egiteko, idazteko eta lana gidatzeko.


Inbertsio hau ontzat jo da; izan ere, bideko zoruan etengabe egin diren hobekuntza lanen ondorioz, etxebizitzen sarreretatik gora geratu da bidea, eta ondorioz, bidearen maila etxebizitzetako sarrerak baino askoz ere garaiera handiagoan geratu da.


Ibilbide berriak arazo hau konponduko du, eta bide batez, Baztango herri honi zerbitzua eskaintzen dioten sareak berrituko dira. Ibilbideak, gehienez ere, 5 metroko zabalera izanen du, eta espaloiak izanen ditu bi aldeetan, baldin eta espaloiak jarri badaitezke. Bidearen zoladura aglomeratua izanen da; espaloietakoa, berriz, Baztan erako harrizko lauzaduna.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa