(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuak itxarote zerrendak murriztu ditu, biztanleria eta laguntza eskaerak hazi egin diren arren astelehena, 2008.eko urriak 20

Gaur, María Kutz Peironcely, Osasun kontseilariak, José Carlos Garde, Osasunbide – Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eta Javier Sada, Arreta Espezializatuko zuzendariak prentsaurrekoan adierazi dute, Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzuak itxarote zerrendak murriztea lortu duela, biztanleria eta laguntza eskaerak hazi egin diren arren.


Laguntza eskaerak hazi izanaren arrazoi nagusiak biztanleriaren hazkuntza, bizi-itxaropenaren hazkuntza, bizi-kalitatearen hobekuntza eta medikuntzaren garapen teknologikoa dira.


Osasun txartelen kopuruak % 22 egin du gora azken hamar urteetan; 1997an 498.343 txartel zeuden; 2007an, berriz, 607.481.


Bestalde, azken hamar urteetan, Nafarroako 80 urtetik gorako biztanleriaren garapena % 49 hazi da (21.660 pertsonatik 32.261 pertsonara), 90 urtetik gorakoena % 85 (2.716 pertsonatik 5.028 pertsonara), eta 100 urtetik gorakoena % 362 (32 pertsonatik 116 pertsonara). Nafarroa bizi-itxaropen altuena duen autonomia erkidegoa dela gehitu behar zaio horri, baita munduko altuenetakoa duena ere: nafarren bizi-itxaropena 81,51 urtekoa da, eta nazioko batezbestekoa, 80,22 urtekoa.


Gizarte garapen handiagoak eta bizi-itxaropena eta bizi-kalitatea hazteak aldaketa kuantitatibo eta kualitatiboak eragin dituzte osasun eskaeran, eta horren ondorioz, biztanleriaren itxaropena eta osasun sistematik espero dutena aldatu egin da

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa