Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Erakundeak hirurehun argentinar ditu bazkide eta bere gizarte egoitza handitu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker
Sanz Presidentea Sarasateren erretratu bat ematen Mendozako Nafar Etxeari. Bere ondoan Esteban Nieto, Crisanto Ayanz eta Sandalio Monreal.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Presidentea, Miguel Sanz Sesma, Mendozako Nafar Etxeko kideekin bildu zen atzo, eta haiekin ospatu zuen hiri eta kultura erakundearen XXV. urteurrena. Erakundeak hirurehun bazkide ditu; hain justu, Mendozara, Argentinako ardoaren hiriburura, joan ziren nafar emigratzaileen ondorengoak dira.
Nafar Etxeko lehendakariak, Esteban Nietok, eta zuzendaritza batzordeko hainbat kidek (Manuel Jiménez, Alicia Domínguez, Julio Luján, José Luis Marengo eta Gonzalo Ericek) hartu zuten Sanz Presidentea. Bisitan lagun izan zituen Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras; Buenos Airesko Nafar Etxeko eta Argentinako Nafar Etxeen Federazioko lehendakaria, Crisanto Ayanz; Rosarioko Nafar Etxeko lehendakari ohia, Sandalio Monreal Suberbiola; eta Cuyoko espainiar kontsul nagusia.
XIX. mendearen bigarren erdian eta XX. mendearen lehenengoan, Mendozara alde egin zuten nafar emigratzaile gehienak Orbaibar eta Artederreta ingurukoak ziren (Untzue, Oloritz, Makirriain eta inguruko beste herri batzuetakoak). Atilio Domínguezek sortu zuen Nafar Etxea, eta hura izan zen lehen lehendakaria; Untzueko semea zen, eta 2004an hil zen.
Mendozako Nafar Etxearen egoitza behe solairu eta solairu bateko etxe batek osatzen zuen; orain, berriz, XXV. urteurrena dela-eta, instalazioak zabaldu ditu: barne patio bat eta ondoko etxe bat hartu ditu. Hobekuntza hau Nafarroako Gobernuak eman dien diru laguntzari esker egin ahal izan dute, eta antolatzen dituzten jarduerak egiteko berezko gunea izateko aukera emango die. Honako hauek dira, hain zuzen, jarduerak: koru bat eta hiru dantza talde (haurrena, gazteena eta helduena), liburutegia, idazkaritza eta herritarren bilerak egiteko gunea. Atzo moztu zuten gune berriko xingola Sanz Presidenteak eta Nafar Etxeko lehendakariak, eta bertan, bi margolan erakusketa jarri zituzten ikusgai. Erakusketako margolanak Pilar Lerga eta María Claludia Guerreo Ongay artista plastikoenak ziren, eta Nafarroako paisaiak eta nafar jatorriko mendozarren erretratuak zituzten gai.
Sanz Presidentea Nafar Etxeko dantzari batzuekin.
(
irudia handitu
)