(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun sistemaren iraunkortasunari buruzko "Gosari osasuntsuak" jardunaldia egin dute asteartea, 2008.eko urriak 21

Osasun sistemaren iraunkortasuna izan da "Gosari osasuntsuak" jardunaldiko gai nagusia.


Kutz kontseilaria. Bere ezkerrean, Miranda kontseilaria, Julio Polés eta Félix Pradas. Bere eskuinean, Alberto Infante. ( irudia handitu )

Gaurkoan, María Kutz Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilaria izan da jardunaldiaren buru, eta hainbat gonbidatu izan dira: Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko bigarren presidenteorde eta kontseilaria; Alberto Infante Lanbide Antolamendurako eta Osasun Sistema eta Goi Ikuskaritzarako Sistema Nazionalaren Kohesiorako zuzendari nagusia (Espainiako Gobernua); Julio Pomés Institución Futuroko presidentea; eta Félix Pradas Aragoiko Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzako idazkari orokor teknikoa.

Bere hitzaldian, Kutz kontseilariak azpimarratu du ezinbestekoa dela osasunaren arloan adostasuna izatea. Adierazi du hori ezin dela "arma politiko moduan erabili", eta berak Nafarroako osasunaren kalitatea nabarmendu nahi duela. Nafarroako osasun arloak, besteak beste, honako ezaugarri hauek dituela azaldu du: hainbat ospitalek elkarren osagarri izateko duten joera, laguntzarako unitate mugikorren sistema, gaixoak etxean zaintzea eta Nafarroako Unibertsitate Klinikoan zentralizatuta dagoen transplanteen sistema.


Etorkizunari begirako erronkak, beraz, kontseilariaren arabera, hauexek dira: herritarrak zahartzen ari dira, eta horri aurre egin behar zaio; zerbitzu berriak ezarri behar dira; eta osasunaren arloko teknologia berriak aplikatzen jarraitzea behar-beharrezkoa da. Halaber, adierazi du herritarren artean "osasun kontzientzia" zabaltzeko premia dagoela. Hartara, herritarrak eurak izango dira beren osasunaz arduratuko direnak; esate baterako, bizi-ohitura osasungarriak izanda.


Bestalde, Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko bigarren presidenteorde eta kontseilariak osasunaren garrantzia azpimarratu du lehentasunezko arlo gisa; izan ere, bere aburuz, horixe da "lehen eskubide publikoa". Iraunkortasun ekonomikoari dagokionez, kontseilariak nabarmendu du, azken lau urteotako ibilbidearen ondoren, Foru Komunitatean osasunaren arlorako bideratu den aurrekontua lehen halako hiru dela orain, "nafar guztien ahaleginari esker". Era berean, azpimarratu du "epe luzerako politikak" finkatu behar direla, osasunaren "argazki egonkorra" eratu ahal izateko. "Kostuen aurrezkia baino gehiago", zehaztu du kontseilariak, "gastua hobeto amortizatzea da helburua, eta ondorioz, aurreztutako guztia zerbitzu hobeetan inbertitzea".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa