(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Nafarroako Organorako Musika Zikloaren" baitan hitzaldi bat, kontzertu bat eta San Nikolas elizara bisita eginen dira asteazkena, 2008.eko urriak 22

"Nafarroako XXIV. Organorako Musika Zikloaren" barnean, Carles Guinovartik "Irisación musical en el centenario de Olivier Messiaen" ("Irisazio musikala, Olivier Messiaen-en ehungarren urteurrenean") izenburuko hitzaldia eskainiko du, bihar, osteguna, urriak 23, 19:30ean, Iruñeko "Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionalean.


Ostiralean, berriz, hilak 24, 20:30ean, Iruñeko San Nikolas elizan, "Boëly y la tradición clásica europea" ("Boëly eta Europako tradizio klasikoa") izenburuko kontzertua eskainiko du Eric Lebrun-ek. Azkenik, larunbatean, hilak 25, 17:00etan, San Nikolas elizako organoa ikusteko bisitaldi gidatua eginen da: Belén Ochotorenak eginen ditu narrazio lanak, eta José Luis Echechipíak interpretatuko du musika.


"Irisación musical en el centenario de Olivier Messiaen" ("Irisazio musikala, Olivier Messiaen-en ehungarren urteurrenean") hitzaldiko hizlaria, Carles Guinovart (Bartzelona, 1941), musikagilea, pedagogoa eta musika sustatzailea da. 1971. urteaz geroztik, Bartzelonako Goi Mailako Udal Kontserbatorioko Konposizio eta Orkestrazioko katedraduna da. Urte horretatik, gainera, XX. mendeko musikari buruzko mintegi bat gidatzen du. Bestalde, 1991. urteaz geroztik, hainbat ikastaro eskaini ditu Madril-Pozueloko Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan. Era berean, Associació Catalana de Compositors elkarteko kide sortzailea da, eta Revista Musical Catalana aldizkariko argitalpen kontseiluko kidea. 1989. urtean, Bartzelona Hiria Saria jaso zuen.


Ostiraleko "Boëly y la tradición clásica europea" ("Boëly eta Europako tradizio klasikoa") kontzertuan, Louis Marchand, Johann Sebastian Bach, Aita Martín eta Alexandre P.F. Boëlyren lanak interpretatuko ditu Eric Lebrunek. Izan ere, Boëlyren jaiotzaren 150. urteurrena da. Gaston Litaizeren ikaslea izan zen Eric Lebrun; eta Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen. 1990ean, saria jaso zuen Chartresko nazioarteko Grand Prix lehiaketan. Hainbat orkestra eta abesbatzekin bakarlari moduan jardun du. Organo irakaslea da Saint-Maur des Fosséseko Kontserbatorio Nazionalean, eta Parisko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionaleko abesbatzaren arduraduna da. 2006. urtean, Dietrich Buxtehuderen biografia idatzi zuen, eta egile horren organorako integrala grabatu zuen, sei disko konpaktutan. Disko horiek, hain zuzen, Charles Cross Akademiaren Disko Onenari Sari Nagusia irabazi zuten. Bide beretik, Boëlyren organorako integrala ere grabatu zuen, eta horrek Choc du Monde de la Musique saria irabazi zuen.


Azkenik, urriaren 25eko bisitaldi gidatuan, San Nikolas elizako organoaren baliabide musikalak ezagutu ahal izango dira, eta baita organoaren barnealdea ere. Horretarako, hainbat irudi proiektatuko dira pantailan, eta azalpen bakoitzerako egokiak diren piezak interpretatuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa