(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroakoa da ziurtagiri iraunkorra duen Espainiako egurrik gehiena; Nafarroako zuhaitz eremuaren %27,32ri dagokiona, hain zuzen asteazkena, 2008.eko urriak 22

Sanzberro kontseilaria izan da gaur goizeko Nafarroako Zur Mahaiaren biltzarreko buru


Sanzberro kontseilaria bileran.

Sanzberro kontseilaria bileran. ( irudia handitu )

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria izan da, gaur goizean, Nafarroako Zur Mahaiak Iruñean egin duen biltzarreko buru. Hain zuzen ere, egurraren edo zuraren sektorean diharduten eragileak batzeko foroa da, eta oro har basogintza sektorearen eta bereziki zuraren merkatuaren egoera aztertzea izaten du helburu.


Biltzar honetan, Sanzberro kontseilariak jakinarazi du Nafarroa dela FSC edo PEFC ziurtagiriak dituen egur gehien duen Espainiako eskualdea. Hain zuzen ere, ziurtagiri horiek egiaztatzen dute kudeaketa iraunkorra egiten dela egurrarekin. Zehatz-mehatz Nafarroako zuhaitz eremuaren %27,32ari buruz ari gara hizketan; alegia, kontsumorako zura ekoizten den Nafarroako ia-ia mendi guztietakoa (bereziki, pagadiak eta basa pinudiak). Espainiari begira, aldiz, ziurtagiria duen egurra ez da %1era iristen.


Zur Mahaian, bestalde, honako eragile hauek biltzen dira: Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa; Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako Batzordeetako eta Ameskoako Mugen Batzordeko ordezkariak; Lurjabeen Elkartea (FORESNA-ZURGAIA); Nafarroako Egur Enpresaburuen Elkartea (ADEMAN); Nafarroako Zurgin eta Ebanisten Elkartea (ACEN); Pasta, Paper eta Kartoi Ekoizleen Espainiako Elkartea (ASPAPEL); Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera; eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa