(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioak Nafarroako astialdi eta kultura jardueren agendari buruzko web orria berritu du osteguna, 2008.eko urriak 23

Nafarroako Gobernuaren web atariak astialdiari eta kulturari buruzko Agenda berritu du. Web orri hori, hain justu, 012 INFOLOCAL zerbitzuaren bitartez dago kudeatua. Berrikuntzak txertatu ostean, aurkezpena grafikoagoa eta arinagoa da, eta hainbat kultur erakundek (publikoak zein pribatuak) oro har Nafarroan antolatutako astialdi eta kultura jarduerak aise bilatu ahal izanen dira bertan.


Agendaren bertsio berri hau Toki Administrazioko Departamentuak finantzatu du, eta egia esan asko hobetu ditu bere inguru grafikoa eta nabigatzeko aukera. Ikuspegi grafikoari dagokionez, modulu berriari esker, sustatutako ekimenetako batzuen testuingurua finkatzen duten argazkiak kudea daitezke; zerbitzu eskaintzari dagokionez, berriz, agendak sareko salmentarako aukera ematen die zerbitzu hori dutenei, eta, beraz, sarrerak erosi ahal izanen dira bertan.


Berrikuntza moduan, ekimenen kudeaketan parte hartzen duten erakundeen gida ere badakar. Bertan, erakunde bakoitzaren helbidea, telefono eta fax zenbakiak, helburuak, jarduera mota eta web orrirako esteka biltzen dira; hartara, erabiltzaileak erakunde bakoitzaren jarduera programa bereziak eta ordutegiak ikusi eta ezagutu ahal izanen ditu.


Orrialde horien pare, bilatzaile berriak hainbat identifikazio eremutatik egiten du bilaketa. Esate baterako, "jardueren bilaketa" aukera hauta daiteke (ekimenak honako arlo hauen arabera daude antolatuta: Musika eta ikuskizunak, Zinema eta antzerkia, Kirola eta gazteentzako jarduerak, Lehiaketak eta erakusketak, eta, azkenik, Biltzarrak eta trebakuntza).


"Noiz" izeneko eremu bati esker, daten arabera muga daiteke bilaketa. Honako hauek dira aukerak: "Guztiak", "aste honetan", "datorren astean" eta "hilabete honetan". Gainera, egutegi grafiko bat dauka sistemak, eta horrenbestez, gure interesekoak diren datak aukeratu ahal izanen ditugu, denbora tarte jakin batean. Elementu hau, pixkanaka-pixkanaka, bilatzaile gehienetan joan da txertatzen.


Azkenik, bilatzaileak "herria" eremua ere badauka, bilaketa herrien arabera egin ahal izateko; eta baita "testua" eremua ere, hitz giltzarriak idatzi ahal izateko.


Bestalde, agendak berak beste aukera bat dauka, astialdi eta kultura jarduerak antolatzen dituzten erakunde guztiek beren jarduerak datu basean txertatzeko modua izan dezaten. Hori egiteko bi aukera daude: agendak berak eskaintzen duen aukeraren bitartez, edo 012 Infolocal telefono zenbakira deituta.


Horrela bada, biltzen den informazio guztia Toki Administrazioko Departamentuak sustatutako 012 Infolocal zerbitzuak gorde eta zainduko du.


Estatistikak


Web orri hau 40.599 pertsonak erabili dute aurten, eta arrakastaz egindako sarbideak, berriz, 134.335 izan dira. Ondorioz, 453 sarbide arrakastatsu egin dira eguneko, eta erabiltzaileek egunean 137 saio egin dituzte. Orrialdea behin baino ikusi ez duten erabiltzaileak 21.283 izan dira; behin baino gehiagotan ikusi dutenak, berriz, 4.006.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa