(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak %20 handitu du Iruñako Erronkaribar zentrorako aurrekontua osteguna, 2008.eko urriak 23

Hitzarmena gaur sinatu da MAPFRE Quavitaerekin, zentroa datozen lau urteetan kudeatzeko


Ezkerretik eskuinera, Narros, Campos, García Malo kontseilaria, Rodríguez eta Larrea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak Departamentuaren bidez, %20 handitu du Iruñako Erronkaribar zentrora bideratutako aurrekontua. Datozen lau urteetan MAPFRE Quavitaek kudeatuko du. Hala jaso da gaur Begoña Rodríguez Nafarroako Menpetasunaren Agentziako zuzendari gerenteak eta José Ramón Campos MAPFRE Quavitaeko ordezkariak sinatutako hitzarmenean. Sinadura-ekitaldiaren buru María Isabel García Malo kontseilaria izan da, eta hurrengo hauek ere parte hartu dute: Mª José Larrea Nafarroako Menpetasunaren Agentziako zuzendariordeak eta Misael Narros MAPFRE Quavitaekoak.


Kontratu berrira bideratutako aurrekontua 4.980.901 € da, aurreko aurrekontua baino 830.000 € gehiago (%20 gehiago), aurretik 4.149.924 € zen eta. Igoera hori, batez ere, langileen kopuruak gora egin duelako eta egoitzako erabiltzaileei bazkaria eta askaria emango zaielako egin da, Gizarte Zerbitzuen Zorroan eskatutako betekizunetara egokitzeko.


Zentroan ezintasun psikiko neurrizkoa, larria eta sakona duten pertsonak artatzen dira. 120 egoitza-plaza ditu, eta egoitzan daudenei 365 egunetan, 24 orduz egunean, artapena ematen zaie. Horrez gain, eguneko zentroko plazak ditu, 10 pertsonarentzat guztira, eta horiei eguneko artapena ematen zaie 248 egunez, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik, eta zazpi orduz egunean, 10etatik 17etara.


Zentroko zerbitzuen bidez, norbere egoitza ordezten duen giroa sortzen da, beharrizan pertsonaletara egokitua, baita ezintasuna duten pertsonen alderdi funtzional, fisiko, psikiko eta sozialei erantzuna ematen dieten zerbitzu eta programak ere, zuzeneko edo zeharkako artapenaren bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa