(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak "Liburutegiaren Eguna" ospatuko du, lehen aldiz osteguna, 2008.eko urriak 23

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak bihar (urriak 24, ostirala) ospatuko du "Liburutegiaren Eguna", lehen aldiz. Ekimen hori 1997an hasi zuen Haurrentzako eta Gazteentzako Liburuen Lagunen Espainiar Erakundeak.


Ospakizunaren xedea liburutegia informazioa lortzeko gune garrantzitsua eta, heziketa eta bizikidetza hobetzeko tresna garrantzitsua dela ezagutaraztea da, erabiltzaileei mota guztietako ezagutza eta informazioa eskaintzen baitie.


Liburutegi Zerbitzuak ospakizunean parte hartuko du, eta horretarako irakurketa bultzatzeko jardueren programa antolatu du: hamabost liburutegitan ipuin kontalariak izanen dira. "Belén Álvarez Distribución y Gestión de Espectáculos S.L" enpresak antolatuko ditu saioak. Kanpaina osorako 8.000 euro eman dira. Jardueretan parte hartzeko, haurrek 5 urtetik gora izatea gomendatzen da. Ipuin kontalarien saioak 18:00etan hasiko dira, Altsasun izan ezik; han 19:00etan hasiko da saioa, "Las aventuras de Mimi" ("Mimiren abenturak") ipuinarekin. Gainerako herrietako istorioak hauek dira: Barañainen, "Cuentos en la maleta" ("Ipuinak maletan"); Burlatan, "Cuentos diminutos" ("Ipuin ñimiñoak"); Lizarran, "A cuento de qué" ("Zer dela eta?"); Iruñea-Txantrean, "Ayer soñé un cuento" ("Atzo ipuin bat amestu nuen"); Iruñea-Iturraman, "El sombrero de Simona" ("Simonaren kapela"); Iruñea-Mendillorrin, "Te cuento t’o" ("Den-dena kontatuko dizut"); Iruñea-Milagrosan, "Cuentos a la oreja cuenticos de vieja" ("Belarrirako kontuak, zahar kontuak"); Iruñea-San Jorgen, "Para el más hambriento migas de cuento" ("Gosetuenarentzat, ipuin papurrak"); Iruñea-San Pedron, "Pipas, lupas y sabuesos" ("Pipak, lupak eta miatzaileak"); Iruñea-Yamaguchin, "Colorín Colorado" ("Hala bazan eta ez bazan"); Zangozan, "Carabí Carabá" ("Karabi Karaba"); Tafallan, "Volando volandito voy" ("Hegan, hegaka noa"); Tuteran, "Pipo sueña" ("Pipok amets egiten du"), eta Zizur Nagusian, "La fuente interminable" ("Iturri amaigabea").


700 hormairudi (500 gaztelaniaz eta 200 euskaraz) eta 14.000 orri markagailu (10.000 gaztelaniaz eta 4.000 euskaraz) kaleratu dituzte. Gainera, arkatz oroigarria ere sortu dute (15.000 ale, 10.000 gaztelaniaz eta 5.000 euskaraz), Liburutegi Publikoetako erabiltzaileentzako opari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa