(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Madrilgo, Valladolideko eta Malagako lehen hezkuntzako ikasleak Nafarroan zehar ibiliko dira, "Eskola bidaiariak" programari esker osteguna, 2008.eko urriak 23

Cabanillasko, Tuterako eta Ablitasko nafar ikasleek, berriz, Asturias, Toledo eta mendebaldeko Andaluzia bisitatuko dute, hurrenez hurren


Pérez-Nievas kontseilaria “Eskola bidaiariak” programako ikasleekin .

Pérez-Nievas kontseilaria “Eskola bidaiariak” programako ikasleekin. ( irudia handitu )

Gaur goizean Hezkuntzako kontseilaria Carlos Pérez-Nievasek ongietorria eman die Garesen, Nafarroara iritsi berri diren hiru ikasle talderi. Collado Villalbako (Madril) "Antonio Machado", Valladolideko Laguna de Duero eta Malagako "Ricardo de León" ikastetxeetatik etorritako ikasleak aste osoan ibiliko dira Foru Komunitatean, "Eskola bidaiariak" programaren laguntzaz.


Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak "Eskola bidaiariak" programa antolatzen du, Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioaren lankidetzaz. Urtero, beste erkidego batzuetako 450 ikasle eta 30 irakasle inguru etortzen dira Nafarroara. Udaberrian sei txanda egin ohi dira eta udazkenean, berriz, lau. Madrilgo, Valladolideko eta Malagako hiru talde hauekin aurtengo udazkenari dagozkion txandak amaituko dira. Aurten, guztira, hamabi ikasle talderen bisita izan du Nafarroak eta honako erkidego hauetatik etorri dira: Galizia, Madril, Valentzia, Andaluzia, Kantabria, Katalunia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Ceuta.


Era berean, urriaren 21etik eta 26ra bitarteko aste honetan Cabanillasko "San Juan de Jerusalen" ikastetxeko 15 nafar ikasle Asturias bisitatzen ari dira, programa honen barruan. Azaroan, Tuterako "Elivira España" ikastetxeko ikasleak Toledora joanen dira eta Ablitasko "San Babil" ikastetxekoek mendebaldeko Andaluzia ezagutzeko aukera izanen dute. Ikasturte honetan Nafarroako 11 ikastetxetako 165 ikaslek eta 11 irakaslek Espainiako hainbat leku ezagutuko dituzte, Eskola bidaiariak programaren laguntzaz.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa