(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pérez-Nievas kontseilariak Etxalarko Ikastetxe Publikoa handitzeko lanak inauguratu ditu asteazkena, 2008.eko urriak 29

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak Etxalarko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa handitzeko lanak inauguratu ditu gaur. Departamentuak 219.316 euroko diru laguntza eman du lanak egiteko, hain justu.


Ikastetxean, Juncal Alzuguren Sanzberro zuzendariak, Francisco Javier Irisarri Elizagoyen Etxalarko alkateak eta zinegotzi, irakasle eta gurasoen elkarteko kideek egin diote harrera kontseilariari, eta eurekin batera, instalazioak bisitatu ditu.


Hain zuzen ere, hiru solairu eraiki dituzte, lehengo eraikinaren ondoan. Lanak 4 fasetan egin dituzte, azkeneko 2ak 2008an.


Hala, honako lan hauek egin dituzte: behe solairua (ikasgela bat, gimnasio bat, eta biltegi txiki bat), lehenengo solairua (ikasgela bat, banaketa gela bat, liburutegia, eta zuzendaritza eremua), eta bigarren solairua (bi ikasgela eta informatika gela bat). Lanak Udalak sustatu ditu eta Hezkuntza Departamentuko diru laguntzen bidez finantzatu dituzte (2007ko eta 2008ko diru laguntzen bidez). 2007ko laguntzen deialdian aurkeztu zuten aurrekontua 121.600 eurokoa izan zen, eta 2008ko deialdian aurkeztu zutena, berriz, 317.032,39 eurokoa. Departamentuak eman duen guztizko diru laguntza (2007 + 2008) 219.316,2 eurokoa izan da (aurrekontuaren %50). Lanak dagoeneko amaitu dituzte, eta ikastetxea guztiz hornituta dago.


Bestalde, 2006an, laguntzen deialdiaren bidez, eraikin zaharrean ikasgela bat egiteko 6.848,37 euro eman zituen Hezkuntza Departamentuak (lanen aurrekontuaren %65).


Ekipamenduei dagokienez (material didaktikoa eta ikasgeletako eta Zuzendaritzako bulegoko altzariak), berriz, 60.800 euro eman ditu Departamentuak (2008an).


Ikastetxeari buruzko datuak


 Etxalarko Ikastetxe Publikoa Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da, D eredukoa, eta 61 ikasle ditu. Ikastetxeak 9 irakasle (6 langile zerrendakoak), aholkulari bat, Entzumeneko eta Hizkuntzako irakasle bat (ibiltaria), Pedagogia Terapeutikoko irakasle bat (ibiltaria), eta Bortzirietako landa eremuko ikastetxeetan koordinatzaile lanak egiten dituen irakasle bat ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa