(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Murillo el Cuendek eta Arradak eskumenei eta zerbitzuei buruzko lankidetza hitzarmena izenpetu dute osteguna, 2008.eko urriak 30

Amelia Salanueva Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria izan da ekitaldiko buru


Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria Murillo el Cuendek eta Arradarekin. ( irudia handitu )

Ángel Arnaudas Granell Murillo el Cuendeko alkateak eta Jesús María Mar Itúrbide Arradako Kontzejuko presidenteak lankidetza eta ekonomia hitzarmena izenpetu dute, gaur goizean. 2008tik 2011ra bitarteko hitzarmena da, eta besteak beste, bi erakundeen eskumenak eta zerbitzuak arautzen ditu. Sinadura ekitaldiko buru Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria izan da, eta Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia eta José Luis Izco Biarge PSNko Erakunde idazkaria ere bertaratu dira.


Amelia Salanueva Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak azpimarratu duenez, toki erakundeek akordioak erdietsi eta hala herritarrentzako zerbitzuak antolatu eta hobetu ditzaketela erakusten du hitzarmenak.


Gaur izenpetu duten hitzarmenean xedatu dutenez, eskumen esklusiboak (ondarearen administrazioa eta zaintza, landa bideak, hirigintza baimenak, bideen garbiketa, argiztapen publikoa, hilerria, Kontzejuko artxiboa, eta herriko festak) Arradako Kontzejuari dagozkio, eta udal eskumenak, berriz, Murillo el Cuenderi.


Testuan adierazi dutenez, bestalde, futbol zelaiaren, Arradako igerilekuen, eta autobus zerbitzuaren gaineko eskumenak Arradako Kontzejuari dagozkio.


Eskumenak betetze aldera, Murillo el Cuendeko Udalak 72.000 euro emanen dizkio Arradako Kontzejuari, 2008-2011 aldian. Zenbatekoa kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera eguneratuko dute, eta besteak beste, Arradako Kontzejuko ondarea administratu eta zaintzeko, bideak garbitzeko, argiztapen publikoa eta hilerria mantentzeko, eta herriko jaietarako izanen da. Bestalde, 12.000 euro emanen dizkio, landa bideak konpontzeko.


Hitzarmenean adierazi dutenez, bestalde, Arradako Kontzejuak komenigarritzat jotzen badu, bertako administrazio zerbitzuak Murillo el Cuendeko Udalak eskainiko ditu, bertako zerbitzuen bidez. Gainera, alderdietako batek komenigarritzat jotzen badu Arradako herritarren ongizatea hobetzeko lan edo inbertsio jakin batzuk egitea, bi erakundeek lankidetza hitzarmena izenpetu ahal izanen dute, gastua banatzeko eta bakoitzak eginen duen ekarpena zehazteko. Erakunde bakoitzak bere gain hartuko ditu hitzarmen horien ondorioz sor daitezkeen zorrak.


Murillo el Cuendeko alkateak, Arradako Kontzejuko presidenteak, Departamentuko zuzendari nagusiak (edo haren ordezkoak) eta PSNko Erakunde idazkariak (edo Pedro Mangado Pinillosek) hitzarmenaren jarraipen batzordea osatuko dute, eta batzordeko idazkaria Raúl Gay Mosegur Murillo el Cuendeko zinegotzia izanen da. Batzordearen bileretan Arradako Kontzejuko beste kide batek, Murillo el Cuendeko Udaleko beste kide batek eta egokitzat jotzen dituzten kanpo aholkulariek ere parte hartu ahal izanen dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa