Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektua eman dio, gaur, Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidenteari. Proiektua gaur bertan onartu du Nafarroako Gobernuak, ezohiko bilkuran.
Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektua eman dio, gaur, Elena Torres Mirandari.
(
irudia handitu
)
Foru araudiari jarraiki, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak eta Toki Araubidearen Foru Batzordeak aginduzko txostena egin dute.
2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastua 4.301 milioi eurokoa izanen da, eta gastuaren gehiengoa herritarrei zerbitzuak eskaintzeko gastu sozialerako (gastuaren %55,3) eta inbertsio publikoa bultzatzeko izanen da. Inbertsio publikoa, zehazki, %16 handituko da, ekonomia suspertze aldera.
Biztanleko batez besteko gastua 7.100 eurokoa izanen da.
Desglose de los Presupuestos 2009