(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak harrera egin dio euskararen gaineko interesa duen galestar ordezkaritza bati ostirala, 2008.eko urriak 31

Gaur, ostirala, urriaren 31, Galesko Cymru hiriko hamabi pertsonako talde bati harrera egin dio Euskarabideak, Hezkuntza Departamentuaren mendeko erakundeak. Ordezkaritzaren buru Elin Haf Jones Cymruko Prifysgol Aberystwyth Unibertsitateko Hedabideen, Hizkuntzen eta Kulturaren Mercator Institutuko zuzendaria izan da.


Euskarabidearen helburuetako bat eremu urriko hizkuntzen gaineko interesa duten erakundeekin harremanetan egotea eta gai hori aztertzen duten nazioarteko topaketetan parte hartzea da, eta helburu horrekin bat, Euskarabideako kide batek "FEL XII: Endangered Languages and Language Learning" biltzarrean parte hartu zuen irailean. Biltzarra Mehatxupeko Hizkuntzen Fundazioak (FEL, Foundation for Endangered Languages) antolatu zuen eta Leeuwarden-en (Herbehereak) egin zuten, Frisieraren Akademian. Jardunaldietan parte hartu zutenek Nafarroako euskararen gaineko interesa agertu zuten.


Galesko ordezkariei Xabier Azanza Arbizu Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak eman die ongietorria, eta ondoren, Nafarroako euskararen egoeraren eta Euskarabideak sustatzen dituen ekintzen berri eman die. Azanzak arreta berezia eskaini die euskararen presentzia sustatzeko programei (Kultur Zikloa, esaterako), kultur jardueretarako laguntzei, eta udal esparruan euskara normalizatzeko programari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa