(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bat egin du atzo Nafarroako Unibertsitatearen aurka egin zuten atentatua gaitzesteko elkarretaratzearekin ostirala, 2008.eko urriak 31

Sanzek nabarmendu duenez, "nafar zintzo guztiok Unibertsitateari sostengua ematen eta terrorismoaren aurka borrokatzen jarraituko dugu"


Sanz Presidentea atentatua gaitzesteko elkarretaratzean

Sanz Presidentea atentatua gaitzesteko elkarretaratzean. ( irudia handitu )

. Nafarroako Gobernuak bat egin du atzo Nafarroako Unibertsitateko Iruñeko campusaren aurka egin zuten atentatua gaitzesteko elkarretaratze isilarekin. Ekitaldia gaur eguerdian egin dute, Gizarte Zientzietako (Komunikazioa) Eraikinaren aurreko zelaian, eta Nafarroako Unibertsitateak antolatu du. Miguel Sanz Sesma presidenteaz gain, Foru Gobernuko kontseilariak eta ehunka pertsona bildu dira elkarretaratzera (legebiltzarkideak eta politikaren, ekonomiaren eta gizartearen arloetako ordezkariak, besteak beste).


Ekitaldiaren ondoren, Miguel Sanz presidenteak eskerrak eman dizkie bertaratu diren guztiei, Nafarroako Unibertsitateari konpromisoa eta elkartasuna adierazteagatik. Gainera, atentatua gaitzetsi du, nafar guztien izenean.


Zentzu horretan, honako hau esan du Sanzek: "Atzoko erasoa Unibertsitatearen aurkako atentatua ez ezik, Nafarroaren aurkako atentatua ere izan da, Nafarroako Unibertsitatea Foru Komunitatearen hazkunde ekonomiko eta sozialaren ikur nagusietako bat delako". Presidenteak adierazi duenez, "nafar zintzo guztiok Unibertsitateari sostengua ematen eta terrorismoaren aurka borrokatzen jarraituko dugu", eta horretarako, demokrata guztiak batuta egon daitezen eskatu du.


Gainera, presidenteak Nafarroako Unibertsitatea zoriondu du, "ausarta izan delako eta egoerari aurre egiten jakin duelako"; izan ere, gaur goizean betiko jardunari ekin diote.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa