(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Iberbandak Nafarroako landa eremuetako Internet zerbitzuaren hobekuntzak aurkeztu dituzte ostirala, 2008.eko urriak 31

Nafarroako Gobernuak (Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez) eta Iberbanda enpresak Nafarroako landa eremuetako Internet zerbitzuaren hobekuntzak aurkeztu dituzte gaur. Zehazki, gaur egungo abiadura bikoiztu, enpresa zerbitzu berriak ezarri, eta prezioa txikituko dituzte.


Iberbanda enpresak Nafarroako Gobernuaren telekomunikazio sarea hornitu, instalatu eta ustiatzen du (aldi baterako eta partzialki), banda zabaleko zerbitzuen estaldura biztanle gutxiko landa gune jakin batzuetara hedatzeko. Zehazki, Nafarroako landa eremuetako telekomunikazio sarea 90 kokalekuk osatzen dute, eta 262 udalerriri, 709 herriguneri eta 113.000 etxeri ematen die zerbitzua.


Gai horiexek eta beste batzuk aztertu dituzte gaur, prentsaurrekoan, José María Roig Aldasoro kontseilariak eta Ricardo Vela Iberbandako kontseilari ordezkariak.


Gaur egun, Nafarroako biztanleen %99,23k banda zabaleko Internet erabil dezakete, eta 2008an ehuneko hori osatzea aurreikusten dute, banda zabala landa eremuetara hedatzeko plan baten bidez. Planaren onuradunak 2.300 pertsona eta 67 herri izanen dira, 126.000 €-ko inbertsioari esker. Plana osatu ondoren, berriz, 3.244 pertsona eta 140 herri faltako dira banda zabaleko Internet biztanleen %100en esku jarri ahal izateko.


Informazioaren eta komunikazioaren teknologiei (IKTak) esker, eta zehatzago esanda, Interneti eta eskaintzen dituen aukerei esker, lan egin, pentsatu, eta ikasteko modua aldatzen ari da, eta baita gure bizimodua ere. Gainera, Internetek lurraldea eta gizartea batzen ditu, informazioaren gizartea guztion eskuetan jartzen duelako, baldintza beretan, eta gizartea eta ekonomia garatzeko aukera handia ematen duelako. Hartara, Nafarroako Gobernuaren lehentasunezko helburuetako bat informazioaren gizartearekin zerikusia duten oinarrizko zerbitzuak eskuragarri jartzea da, eta zentzu horretan, Foru Komunitateko biztanle bakar baten aukerak eta esku-hartze ahamena ez mugatzea (gainerako nafarrekin eta Estatuko biztanleekin alderatuta).


Nafarroan, biztanle guneen sakabanaketa tarteko, zenbait zerbitzu hedatzea eta herritarrak teknologia berrietara gerturatzea (batik bat Internet) zaila eta garestia da, baina hala ere, leku urrunetan bizi diren nafarrak eta mundu osoan zerbitzuak guztiz eskuragarri dituzten beste asko baldintza beretan daude alderdi askori begira.


Gainera, informazioaren teknologiek integrazioa ahalbidetzen dute, lurraldea batzen laguntzen dute, eta desberdintasunak sor daitezen eragozten dute. Hala, pertsona guztiak aurrerabide teknologikoaren onuradun izan daitezen eta informazioaren gizartea guztion esku egon dadin (baldintza beretan) ahalbidetzen dute.

Dokumentazioa:
Vídeo de esta rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa