(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilaria Tuterako Sofia Erregina Ospitalean izan da, Ospitaleratze Psikiatrikoaren Unitatearen abian jartzea dela eta astelehena, 2008.eko azaroak 3

Kontseilariak ospitaleko aparkalekua ere bisitatu du; izan ere, handitu egin dute


María Kutz Peironcely Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak eta Miguel Ángel Gil Ansenjo Tuterako Sofia Erregina Ospitaleko zuzendariak bertako Ospitaleratze Psikiatrikoaren Unitatea bisitatu dute gaur goizean. Hain zuzen ere, gaur bertan jarri dute abian unitatea, eta behin-behinean ospitaleko lehenengo solairuan egonen da (behin betiko unitatea 2009ko bigarren seihilekoan jarriko dute abian, gutxi gorabehera). Lanen kostua 43.000 eurokoa izan da.


Unitate berriak Tuterako Osasun Eskualdeari emanen dio zerbitzua (91.838 biztanle), eta honako ekipamendu hauek ditu: lau ohe, behin-behinean (behin betiko unitateak bederatzi izanen dituela aurreikusten dute), egoteko eremua eta terapia eremua. Unitateko langileak honako hauek izanen dira: psikiatra bat lanaldi osoan (unitateak sei psikiatra izanen ditu guztira), psikologo bat (lanaldi partziala), okupazio terapeuta bat (lanaldi partziala), sei erizain, sei laguntzaile, eta zelari bat.


Sofia Erregina Ospitaleko aparkalekua


Kutz kontseilariak Sofia Erregina Ospitaleko aparkalekua ere bisitatu du; izan ere, handitu egin dute.


Aparkaleku berriak 112 ibilgailu uzteko lekua du, eta 2.700 metro koadro okupatzen ditu, 59 zuhaitz dituen berdegune batean. Aparkalekua ospitaleko sarrera nagusiaren eta eraikin nagusiaren artean dago, zehazki.


Aparkalekua handitzeko lanak abuztuko azkeneko astean hasi zituzten, eta guztizko kostua 299.744 eurokoa izan da (22.700 euro proiektua egiteko eta zuzendaritza lanetarako izan dira).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa