(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabidearen eginkizunak zabaldu dituzte eta administrazio egitura berrantolatu dute astelehena, 2008.eko azaroak 3

Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, gaur, Euskarabidea erakunde autonomoaren estatutuak aldatzeko. Hartara, aurrerantzean Euskarabideari dagokio helduentzako euskara ikastaroak sustatzeko deialdiak eta hitzarmenak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea (Nafarroako entitate juridiko pribatuetan –euskaltegiak eta gau eskolak- emandako ikastaroak). Eginkizuna Euskarabideako Trebakuntza Atalari dagokio, zehazki.


Bestalde, egokitzat jo dute erakundeko zerbitzuak eta eginkizunak berrantolatzea, lan kargak orekatzeko eta eraginkortasuna areagotzeko. Hain zuzen ere, beharrezkotzat jo dute Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuak hiru atal izatea (Trebakuntza, Azterlanak eta Aholkularitza), Euskararen Garapenerako Zerbitzuak atal bakarra izatea (Euskararen Sustapena), eta ataletako eginkizunak berrantolatzea.


Lan kargak berrantolatu eta orekatze aldera, honako izendapen hauek egin dituzte: Julen Calvo Jiménez Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendari izendatu dute (orain arte Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria izan da); eta Rubén Fuertes Peralta Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendari izendatu dute (orain arte Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria izan da).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa