(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Toki Ogasunek 85 milioi euroko aurrezki garbia dute asteartea, 2008.eko azaroak 4

Amelia Salanueva kontseilariak Nafarroako toki entitateen finantzaketa azaldu du Alacanten


Tokiko sektore publikoaren 2006ko kontuen analisiaren arabera, Nafarroako Toki Ogasunen egoera ekonomikoa orekatuta dago. Zehazki, Toki Ogasunek 85 milioi euroko aurrezki garbia, 51 milioi euroko aurrekontu soberakina, eta %5,4ko zorpetze maila dituzte (muga %18,9koa da). Gainera, gastu orokorretarako geldikina positiboa da (119 milioi euro). Beraz, zenbateko horien arabera, zorraren bolumena neurrizkoa da eta sektore publikoak egoera ekonomiko txarrari aurre egiteko nolabaiteko autonomia izan dezan ahalbidetzeko adina baliabide daude.


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak datu horiek eta beste batzuk azaldu ditu VIII. SUMA Foroan, Alcoyn (Alacant). SUMA herriartekotasunari buruzko topaketa da, eta tokiko arazoetarako irtenbideak bilatzea du xede, hain justu. Kontseilariak mahai inguru batean parte hartu du, Luis Ángel Ibarra Betancort Kanaria Handiko Kabildoko Ogasun kontseilariarekin eta Antoni Fogué Moya Bartzelonako Diputazioko presidentearekin batera.


Amelia Salanuevak adierazi duenez, Nafarroako udalerri eta kontzejuetako finantzaketa egituraren baliabide iturri nagusiak transferentzia arruntak (diru sarreren %27) eta zeharkako zergak (%17) dira.


Nafarroako toki erakundeak Estatuko gainerako erkidegoetakoak baino finantza egoera hobean daude, eta horrexegatik gonbidatu dute Nafarroako Gobernuak SUMA Forora, hain zuzen. EAEko eta Kanarietako toki erakundeak ere egoera berean daude, bertako finantzaketa araubideak desberdinak direlako. Bestalde, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak aurten egin eta argitaratu duen azterlan baten arabera, foru araubideko toki entitateetako finantzaketa sistema araubide arrunteko entitateetakoa baino hobea da, eta horixe ere azpimarratu du Amelia Salanuevak.


Kontseilariak azaldu duenez, Nafarroak funtsen, eskubideen eta jabegoen barne administrazioko eskumenak izan ditu historikoki eta udal jarduera hori erregulatzeko arauak sortu ahal izan ditu. Gainera, araubide arruntean ez bezala (entitateak Estatuko transferentzien edo zergen mende daude), Nafarroako zerga eta finantzaketa jarduera Hitzarmen Ekonomikoak zuzentzen du eta toki ogasunek zerga horietan parte hartzen dute. Hain zuzen ere, toki ogasunen parte-hartzea tarteko, Toki Ogasunetako Funtsa banatzeko Foru Legea sortu zuten. Nafarroak 272 udalerri eta 352 kontzeju ditu, eta tradiziozko taldeak, mankomunitateak, eta gainerako taldeak ere kontuan hartuz gero, Nafarroan 704 toki entitate daudela esan dezakegu.


Funtsaren Legearen arabera, 2009ko aurrekontua 244,8 milioi eurokoa izanen da, eta transferentzia arruntetarako eta beste laguntza batzuetarako zenbatekoa gutxienez ere KPI gehi 2 puntu handituko dute urtero (2010ean, 2011n eta 2012an). Egoera ekonomikoak ahalbidetzen badu, urteroko hazkundeak honako hauek izanen dira: 2010ean, KPI gehi 2 puntu; 2011n, KPI gehi 3 puntu; eta 2012an, KPI gehi 4 puntu. Funtsa banatzeko ekitate horizontalaren printzipioa aplikatuko dute, eta hala, banaketa toki entitateen gastu beharrizanekiko zuzenki proportzionala eta ahalmen fiskalarekiko alderantziz proportzionala izanen da. Hau da, gastu beharrizan handiena edo/eta baliabideak eskuratzeko ahalmen txikiena dutenek gehiago jasoko dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa