(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Pirinioetako Autobideko (A-21) Elo-Idotzin tartea inauguratu du asteartea, 2008.eko azaroak 4

Iruñea eta Huesca lotuko dituen errepideak (edukiera handiko errepidea) 9,5 kilometro zituen lehendik, eta orain, 8,5 kilometro gehitu dizkiote


Sanz Presidentea inaugurazioan.

Sanz Presidentea inaugurazioan. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma presidentea Pirinioetako Autobideko Elo-Idotzin/Getze Lotunea tartea inauguratzeko ekitaldiko buru izan da, gaur goizean. Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean eta Nafarroa 2012 Planean (Lehentasunezko Esku-hartzeak. Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Plana) sartuta dauden lanak dira, hain justu. Gogoan izan behar dugu, bestalde, Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Plana Nafarroako Gobernuaren eta Inbertsio eta Azpiegituren Sozietate Publikoaren (SPRIN) arteko hitzarmenari jarraiki ari direla gauzatzen.


Sanz presidenteaz gain, honako hauek ere bildu dira ekitaldira: Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari eta SPRIN Sozietate Publikoko presidentea; Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria; José Javier Eslava Ibargoitiko alkatea; eta Rosario Tirapu Eloko alkatea.


Gaur goizean, hartara, Elo-Idotzin tartea (4,9 kilometro) eta Idotzin-Izko tarteko 3,6 kilometro zabaldu dituzte (gaur egun Idotzin-Izko tartea eraikitzen ari dira), eta hortaz, Pirinioetako Autobidean (A-21, Iruñea-Huesca) lehendik zabalik zeuden 9,5 kilometroei beste 8,5 kilometro gehitu dizkiete (18 kilometro guztira).


Ezkerretik eskuinera Miranda, Eslava, Tirapu, Alba eta Sanz.

Ezkerretik eskuinera Miranda, Eslava, Tirapu, Alba eta Sanz. ( irudia handitu )

Elo-Idotzin tarteko xehetasunak Gaur zabaldu duten tartea N-240 errepideko 16+500 kilometroan hasten da, gutxi gorabehera (Untziti ibaia zeharkatu ondoren). Puntu horretatik aurrera, N-240 errepidetik aldendu eta iparralderantz egiten du. Hala, Elo eta Getze inguratzen ditu, Elortz ibaiaren haraneko ipar mazelan barrena.


Getzera iritsi ondoren, errepideak hegoalderantz egiten du, herria ekialdetik inguratuz, eta N-240 errepidearekin gurutzatzen da, 4+900 kilometroan. Getze/Idotzin lotunea bertan dago.


Idotzin-Izko tarteko 3,6 kilometro ere zabaldu dituzte gaur.


Trazadura Getze/Idotzin lotunearen ondoren hasten da, eta Elortz ibaia zubi baten bidez zeharkatu ondoren, N-240 errepidearen hegoaldetik jarraitzen du, Elortz ibaiaren haranean barrena, 8+500 kilometroraino.


Ondoren, 8+900 kilometroan, autobidea N-240 errepidearekin gurutzatzen da, azpiko igarobide baten bidez. Bidegurutze horretatik trazadura amaitu bitarte autobideak N-240 errepidearen iparraldetik jarraitzen du, harekiko paraleloan, gutxi gorabehera. 11+760 kilometroan Izkoko lotunea dago.


Tartearen amaieran, 12+183 kilometroan, autobideko trazadurak bat egiten du N-240 errepidearekin, "Loitiko Gainean". Bertan, autobidearen eta errepidearen arteko lotunea dago.


Lanak Harinsa Navasfalt aldi baterako enpresa elkarteak egin ditu, eta 4.903,48 metroko luzera eta 12.119.078,76 euroko esleipen aurrekontua izan dituzte. Idotzin-Izko tarteari dagokionez, berriz, 7.279,34 metroko luzera du eta aurrekontua 20.625.760,86 eurokoa da. Lanak enpresa berari esleitu dizkiote.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa