(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Esan izan da, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak finantzatutako lanak eta proiektuak ikusten asteartea, 2008.eko azaroak 4

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Presidentea eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria Esan izan dira, gaur eguerdian, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren (CHE) finantzaketari esker egin dituzten edo egitea aurreikusten duten lanak eta proiektuak ikusten. Esako urtegia handitzeko lanak direla-eta lurraldea lehengoratzeko planaren baitan dauden lanak dira, hain zuen.


Sanz Presidentea eta Corpas kontseilaria San Esteban elizan

Sanz Presidentea eta Corpas kontseilaria San Esteban elizan. ( irudia handitu )

Hasteko, San Esteban eliza ikustera joan dira, eta bertan, José Antonio Aquerreta alkateak eta zinegotzi batzuek egin diete harrera. Elizaren barrualdea eta hormetako margolanak ikusi dituzte, hain zuzen (Erdi Aroko margolanak). Ondoren, kiroldegira joan dira, eta segidan, Aragoi ibaiko Los Roncaleses erromatar zubiaren aurriak ikusi dituzte. Gero, udaletxean, Los Roncaleses zubiko pasabidearen eta Aragoiko Donejakue Bideko erromesentzako aterpetxearen proiektuak aurkeztu dituzte.


Nafarroako Gobernuko Presidenteak eta Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak bisitatu dituzten lanak Esako urtegia handitzeko lanak direla-eta lurraldea lehengoratzeko planaren baitan daude, eta zehazki, urtegia handitzeko lanek erasanen dituzten herrietan hainbat hobekuntza egitea aurreikusten dute.


Esako urtegia handitzeko proiektuko lanak interes orokorreko lan izendatu zituzten maiatzaren 22ko 3/1992 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 127. zenbakia, 1992-05-27), eta "Aragoiko Uraren Ituna"ren (Aragoiko Gorteetako Osoko Bilkuraren Ebazpena, 1992-06-30) eta Ebro Arroko Plan Hidrologikoaren (uztailaren 24ko 1664/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsia) baitan daude. Biak, Estatuko Plan Hidrologikoaren baitan daude (uztailaren 5eko 10/2001 Legearen bidez onetsia).


Dagoeneko egin dituzten lanak honako hauek dira: San Esteban eliza, erretaula eta hormetako margolanak zaharberritzeko lanak (margolanak kare geruza baten azpian zeuden, eta XVI. mendekoak dira); kiroldegia eta gizarte-kultura eraikina egokitzeko eta pilotalekua egokitu, estali eta kiroldegi gisa erabiltzeko proiektua; udaletxea zaharberritzeko eta etxebizitza zaharra bilkura areto gisa egokitzeko lanak; hilerria handitu eta hirurogeita hamar horma-hilobi eraikitzeko lanak; alde zaharrean ura banatu eta arazteko sareak berritzeko, zoladura berritzeko, eta ura eta argindarra hodiratzeko lanak; eta Leireko Monasterioko araztegia.


Egiteko dauden lanak, berriz, honako hauek dira: harategi zaharrean erromesentzako aterpetxea egiteko proiektua; abelbideko eta ibaiertzeko ibilbidea, Aragoi ibaiko erromatar zubiraino; eta "El Soto"ko baratzeetako urreztatze sistema hobetzeko lanak. Horietako batzuk onetsi dituzte dagoeneko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa