(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurreko Telebista Digitalari buruzko herriz herriko erakusketa jarri dute Nafarroan asteazkena, 2008.eko azaroak 5

Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria, José María Roig Aldasoro, gaur goizean izan da Gaztelu Plazan, Lurreko Telebista Digitalari buruzko herriz herriko erakusketaren inaugurazioan. Hiriburuan ez ezik, Zangozan, Tuteran, Tafallan, Elizondon eta Lizarran ere izanen da ikusgai, azaroaren 26ra arte, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.


Erakusketa azaroaren 8ra arte Iruñean egonen da; azaroaren 11n, Zangozan; azaroaren 13tik 15era, Tuteran; azaroaren 18an eta 19an, Tafallan; azaroaren 21ean, Elizondon; eta azaroaren 25ean eta 26an, Lizarran.


Herriz herriko erakusketak Lurreko Telebista Digitalari eta hark ematen dituen aukerei buruzko informazioa ematen du. Erakusketa jasoko duten udalerrietan hitzaldiak ere izanen dira, baita jendea girotzeko ekintzak ere.


2010eko apirilean telebista kanal guztiek seinale digitalaren bidez emanen dute beren programazioa, eta telebista analogikoa desagertu eginen da. Joan den uztailean Nafarroako Gobernuak Lurreko Telebista Digitalaren estaldura Nafarroako biztanle guzti-guztiengana hedatzeko akordioa sinatu zuen, eta horretarako, 1995ean Foru Autonomiak eta Telebistako Espainiar Sare Teknikoak (Retevisión) sinatutako lankidetza hitzarmenari eranskin bat gehitzea onetsi zuen.


Akordioaren helburua LTDaren estaldura gero eta zabalagoa izatea da, Nafarroako biztanle guzti-guztiengana iritsi arte. 2010. urtera arte 6,1 milioi euro inbertituko dira horretarako, eta diru horri esker LTDa 27.639 pertsona gehiagok izanen dute (falta den %5a); onura hori jasoko duten pertsona gehienak landa eremuko, aldenduta dauden herrixketako edo baserrietako biztanleak dira, gune horietako baldintza geografikoek zaildu egiten baitute LDTa ohiko moduan (uhinen bidez) hedatzea. Nafarroako Gobernuak eskura dituen bide tekniko berrienak erabiliko ditu, baita satelite bidezko teknologia ere, pertsona horiek LDTa izan dezaten; telekomunikaziorako 37 zentro eta telezabalkuntzarako 57 jarriko ditu horretarako.


Gaur egun, telekomunikaziorako 17 zentro jarri izanaren ondorioz, LDTaren estaldura (estatuko kanalak eta kanal autonomikoak) biztanleen %95engana iristen da Nafarroan. LDTaren Plan Tekniko Nazionalean (PTN) aurreikusten ziren faseei dagokienez, ehuneko hori aurrerakuntza da, egungo estaldura Plan Tekniko Nazionalean emakidadunentzat hitzartutakoa baino askoz handiagoa baita. Hori lortzea Nafarroako Gobernuak, Abertis Telecomek eta Opnatel sozietate publikoak sinatutako akordioari zor zaio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa