(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak CEN konfederazioarekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin Nafarroako IV. Enplegu Plana izenpetzeko akordioa erdietsi dutela iragarri du asteazkena, 2008.eko azaroak 5

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur Tuteran iragarri duenez, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin (CEN) eta UGT eta CCOO sindikatuekin akordioa erdietsi dute Nafarroako IV. Enplegu Plana izenpetzeko. Planaren bidez Foru Komunitateko enplegu politika aktiboen plangintza eginen dute, hain zuzen, eta 2009tik 2011ra bitarteko indarraldia izanen du. Miguel Sanzek adierazi duenez, lanpostu gehiago eta kalitate hobekoak sortzeko bitarteko eraginkorra izanen dela uste du.


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseiluaren ezohiko bilkura

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseiluaren ezohiko bilkura.

Sanz presidenteak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseiluaren ezohiko bilkuraren ondoren egin du iragarpena, Tuteran, bertako Enplegu Agentziaren inaugurazioa tarteko. Miguel Sanzek azpimarratu duenez, Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozial nagusiekin lanari buruzko akordioa erdiesteak garrantzi handia du, batik bat kontuan hartzen badugu gaur egun langabezia hazten ari dela. Nafarroako Gobernuko presidenteak gaineratu duenez, beharrezkoa da itun soziala bultzatzea, nazioarteko finantza krisiak Nafarroan izanen dituen ondorioak zuzentzeko neurriak hartzeko bitarteko gisa.


Dokumentu berrian garrantzi berezia izanen duten alderdietako bat langileen eta langabeen etengabeko prestakuntza izanen da.


IV. Enplegu Planaren edukiak Tuteran eman dituzte itxitzat ofizialki, gaur, hainbat hilabeteko negoziazioen ondoren, eta dokumentu malgua izanen da gaur egungo gizartearen eta ekonomiaren egoerara, Moderna Planaren ondorioetara, eta Nafarroako Enpresak Askotarikotzeko Fundazioaren lanetara egokitzeko.


Miguel Sanzek azpimarratu duenez, azkeneko hilabeteetan Foru Komunitateko langabeziak gora egin du, baina hala ere, Estatuan langabezia tasarik txikiena duten lau erkidegoetako bat Nafarroa da (%7). Gainera, gaur egun 290.300 pertsona ari dira lanean, eta horixe bera da gaur egunera arte izan den langile kopururik handienetako bat.


Aurreko planek ez bezala, Nafarroako IV. Enplegu Planak lau urteko indarraldia izanen du (aurrekoek hiru urteko indarraldia izan dute).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa