(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mikel Erentxunek emanaldia eskainiko du Nafarroako Artista Gazteen Topaketetako Amaierako Festan osteguna, 2008.eko azaroak 6

Herri bozketaz hautatu dute, beste artista batzuen artean (Bimba Bosé, Kiko Veneno edo Huecco, besteak beste)


Mikel Erentxunek emanaldia eskainiko du Nafarroako Artista Gazteen Topaketetako Amaierako Festan, azaroaren 23an, 20:00etan, Baluarten.


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren bidez (NGI), ekitaldian emanaldia eskainiko duen artista hautatzeko aukera eman die herritarrei, urrian, eta esan dugun moduan, Mikel Erentxun hautatu dute beste artista batzuen artean. Hain zuzen ere, Erentxunek 45 boto jaso ditu (%38).


Nafarroako Gobernuak urtero antolatzen du Nafarroako Artista Gazteen Topaketetako Amaierako Festa, eta bertan, Topaketetako irabazleen berri ematen dute. Aurten, festan bertan hautatuko dituzte irabazleak.


Sarrera doakoa da, eta gonbidapenak datorren astelehenetik (azaroaren 17a) aurrera eskuratu ahal izanen dira Nafarroako Gazteria Institutuan edo 902 230 400 telefono zenbakian ("Esadazu, Gazteen Telefonoa"). Gainera, Nafarroako Gobernuak autobusak antolatuko ditu, hainbat herritan, festara joan nahi dutenentzat.


Bestalde, igandera bitarte (azaroaren 16a), 2008ko Topaketetako Arte Eszenikoetako finaletako emankizunak eskainiko dituzte, honako herri hauetan: Iruñean, Tafallan, Lizarran, Burlatan eta Noainen. Emankizunak honako hauek izanen dira: NUPeko Antzerki Lantegiaren "Aleluya por un héroe" antzezlana; Elisa Fernández Artetaren "40" proiektua (dantza garaikidea); Jacarandá Teatro konpainiaren "Nuestra señora de las nubes" antzezlana; Laida Azconaren "In out loops" proposamena (dantza); eta TDG La Perola konpainiaren "Me quiero vivir" antzezlana.


Nahi duen ororentzako emankizunak dira, doakoak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa