(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Helikopteroak lurreratzeko eta aireratzeko gune bat eraiki dute Goizuetan, larrialdietako taldeek bizkor esku hartu ahal izateko osteguna, 2008.eko azaroak 6

Azpiegitura berria kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuak gisa horretako 23 gune ditu dagoeneko Foru Komunitate osoan


Nafarroako Larrialdietako Agentzia, Goizuetako  Udaletxea eta suhiltzaileek

Nafarroako Larrialdietako Agentzia, Goizuetako Udaletxea eta suhiltzaileak. ( irudia handitu )

Goizuetan helikopteroak lurreratzeko eta aireratzeko gune bat eraiki dute berriki, eta hala, larrialdietako taldeek bizkor esku hartu ahal izanen dute suteren bat jazoz gero edo larrialdiko ebakuazio edo osasun garraioren bat egin behar izanez gero. Gainazala laututa eta zolatuta dago, eta Nafarroako Gobernuko helikopteroek segurtasun berme guztiekin erabili ahal izanen dute lurreratzeko eta aireratzeko.


Gunea Goizuetako herrigunetik hiru kilometrora dago, Goizueta eta Leitza lotzen dituen NA-4150 errepidearen ondoan. Irispide errazeko lekua da, eta gainera, ikuseremu handia du eta haizetik babestuta dago (garrantzizko alderdiak helikopteroek maniobrak errazago egin ahal izateko).


Duela gutxi David Sainz Jiménez Nafarroako Larrialdietako Agentziako (NLA) zuzendaria lekua ikustera joan zen, Agentziako teknikariekin batera, eta egindako lanen emaitzak bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten. Miguel José Lekuona Salaberria alkatea eta herriko borondatezko suhiltzaile batzuk eurekin izan ziren.


Goizuetako irudia.

Goizuetako irudia. ( irudia handitu )

Gunea eraikitzeko ekimena borondatezko suhiltzaile berrientzako oinarrizko ikastaroaren ondoren sortu zen (ikastaroa maiatzean egin zuten), Nafarroako Gobernuko eta Goizuetako borondatezko suhiltzaileen parkeko kideek egin zuten topaketa batean. Orduan, Foru Gobernuak, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren bidez, kokaleku egokia aukeratzeko aholkularitza eskainiko zuela eta gisa horretako esku-hartzeetan kontuan hartu beharreko segurtasun jarraibide eta neurriei buruko trebakuntza ikastaroa antolatuko zuela hitzeman zituen.


Aipaturiko konpromisoa oinarri hartuta, Goizuetako borondatezko suhiltzaileek hainbat kokaleku proposatu zituzten udan, eta irailean horietako bat hautatu zuten. Harrezkero, herriko suhiltzaileak ingurua txukuntzen aritu dira, Nafarroako Gobernuaren eta Udalaren laguntzarekin. Lanak urrian amaitu dituzte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa