(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Administrazioetako 1.800 langiletik gora ari dira Nafarroako Gobernuaren hizkuntza ikastaroak egiten osteguna, 2008.eko azaroak 6

Nafarroako Herri Administrazioetako 1.848 langile ari dira Nafarroako Gobernuaren hizkuntza ikastaroak egiten (2008–2009 ikasturteko ikastaroak). Hain zuzen ere, euskara, ingeles, frantses, eta aleman ikastaroak dira eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (INAP) Euskararen eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuaren bidez antolatu dituzte.


Hainbat ikastaro mota daude: ikastaro estentsiboak eta trinkoak, ezaguerak hobetzeko ikastaroak, eta nork bere kontura ikasteko (autoikaskuntza) ikastaro baimenduak. Gainera, ordutegiak malguak dira: goizez edo arratsaldez, ordutegi pertsonala edo lanekoa. Maila guztietako ikastaroak dira (lehenengo mailatik maila aurreraturaino).


Euskara ikastaroei dagokienez, eskatu adina ikastaro antolatu dituzte, eta guztira 715 langile ari dira ikastaroak egiten: autoikaskuntza sisteman, 320 ikasle 20 taldetan; ikastaro estentsibo presentzialetan, 240 ikasle 16 taldetan; hilabeteko ikastaro trinkoetan, 120 ikasle 10 taldetan; eta goi mailako trebakuntza teknikoan, 15 ikasleko talde 1 Sakanan eta 20 ikasleko talde 1 Iruñean (Udaletako euskara teknikarien ezaguerak hobetzeko ikastaroa).


Gainera, 1.133 langile hizkuntza komunitarioak ikasten ari dira. Hain zuzen ere, 943 langile ingelesa ikasten ari dira, honela banatuta: 251 ikasleko 15 talde presentzial eta 692 ikasleko 37 talde erdipresentzial Iruñean, Tuteran eta Lizarran. Beste 146 langile frantsesa ikasten ari dira, honela banatuta: 31 ikasleko 3 talde presentzial eta 115 ikasleko 7 talde erdipresentzial. Azkenik, 44 langile alemana ikasten ari dira, honela banatuta: 11 ikasleko talde presentzial 1 eta 33 ikasleko 4 talde erdipresentzial.


Euskararen eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuaren eginkizun nagusien artean honako hauek azpimarra ditzakegu: Batetik, Nafarroako Herri Administrazioetako langileak hizkuntzetan trebatzeko beharra aztertzea (Tokiko, Foru Komunitateko eta Estatuko Administrazioa); eta bestetik, trebakuntza jarduerak antolatzea eta gauzatzea, Administrazioko langileak beste hizkuntza batzuetan gaitzeko. Zerbitzuak, bestalde, euskara ikastaroen eskaintza antolatzen du eta administrazioetako langileei bidaltzen die. Ikastaro horiek Hezkuntza Departamentuaren mendeko Euskarabidea institutuko profesionalek ematen dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa