(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2008ko Zientziaren Astea bultzatu du, eta laurogei bat jarduera eginen dituzte ostirala, 2008.eko azaroak 7

Nafarroako Gobernuak 2008ko Zientziaren Astea bultzatu du, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez. Aurtengoa hurrenez hurreneko zortzigarrena izanen da, azaroaren 10etik 23ra bitarte eginen dute, eta jarduerak Nafarroako ia txoko guztietan eginen dituzte. Ekimenaren helburu nagusiak honako hauek dira: zientzia herritarrengana gerturatzea; herritarrek zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten ezaguerak izan ditzaten bultzatzea; eta herritarren parte-hartzea bultzatzea.


2008ko Zientziaren Astean ia 80 jarduera eginen dituzte. Hain zuzen ere, Zientzia-Teknologia-Enpresa sistemako eragileei zein herritar guztiei begira antolatu dituzten jarduerak dira, doakoak: hitzaldiak, mintegiak, erakusketak, zinema emanaldiak, lantegiak, bisitak, edo jardunaldi irekiak (teknologia zentroetan). Zientziarekin eta ikerketarekin zerikusia duten Nafarroako hogei erakundek baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo jarduera programan.


Aurten aztertuko dituzten gaietako batzuk klima aldaketa, baso sektoreko egiak, NASA espazio agentzia, zerua zuzenean, zientziaren ikasgela elkarreragilea, lurzoruaren kalitatea, zientzia oratu, berrikuntza didaktikoa, zaintza estrategikoa, oharrak, bisita gidatuak, edo kimikako edo fisikako esperimentuak dira, eta jarduerak Iruñean, Tuteran, Oliten, Garesen, Errege Bardean, Urbasa mendilerroan, Aezkoa Ibarrean, San Adriánen, Lekunberrin edo Los Arcosen eginen dituzte.


ANAIN Nafarroako Berrikuntza Agentziak (Zientziaren Astea koordinatzen duen entitatea) programa argitaratu du, eta www.navarrainnova.com webgunean jaitsi daiteke.


2008ko Zientziaren Asteko parte-hartzaileak eta kolaboratzaileak honako hauek dira, besteak beste: ADEMAN (Nafarroako Egur Enpresaburuen Elkartea), Nafarroako Ateneoa, Iruñeko Udala, CENIFER (Energia Berriztagarrien arloko Prestakuntzarako Zentro Nazionala), CITEAN (Automobilgintzako Berrikuntza Teknologikoaren Nafarroako Zentroa), CIMA (Ikerketa Mediko Aplikaturako Zentroa), CEMITEC (Berrikuntzaren eta Teknologiaren Nafarroako Diziplina Anitzeko Zentroa), CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala), CNTA (Elikagaien Teknologiaren eta Segurtasunaren Zentro Nazionala-Ebroko Laborategia), Nekazaritzako Elikagaien Hiria, Dordoka Films, EVENA (Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa), FORESNA-ZURGAIA (Nafarroako Baso Jabeen Elkartea), Dédalo Fundazioa, FIDENA (Nanoteknologia Zentroa), IDAB (Agrobioteknologia Institutua), ILL (Lekunberriko Esne Institutua), Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatea, Iruñeko Planetarioa, Tuterako UNED, Nafarroako Unibertsitatea eta NUP.


Zientziaren Astea Estatuan Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak sustatzen duen ekimena da. Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioak (FECYT) koordinatzen du eta Foru Komunitatean Nafarroako Berrikuntza Agentziak garatzen du (ANAIN, Nafarroako Gobernuaren sozietatea, Foru Komunitatean berrikuntza modu orokor eta koordinatuan kudeatzen duen erakundea).


2007ko Zientziaren Astean 7.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa