(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azpiegituren eta ekipamenduen Nafarroa 2012 Planeko esku-hartzeen %75 abian daude dagoeneko asteartea, 2008.eko azaroak 11

Planean 93 esku-hartze daude aurreikusita, eta horietako 70en izapideak egiten hasi dira; gainera, 41 esku-hartzetako lanak egiten hasi dira


Azpiegitura eta ekipamendu publikoen Nafarroa 2012 Planean lehentasunezko 93 esku-hartze daude aurreikusita, eta horietako 70 abian daude dagoeneko; beraz, proiektuen %75en izapideak egiten hasi dira. Gainera, 41 esku-hartzetako lanak egiten hasi dira eta gaur egunera arte 307 milioi euro inbertitu dituzte.


Horiexek dira Nafarroa 2012 Planeko lehenengo jarraipen txosteneko daturik azpimarragarrienak, eta Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak aurkeztu ditu, gaur goizean, prentsaurrekoan.


Plana maiatzaren 23an onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, eta datozen lau urteetan 4.508 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ditu azpiegituretan eta ekipamenduetan. Planaren xedea Nafarroako ekonomia berrabiatzea eta dinamizatzea da, oro har, eta zehazki, eraikuntzaren sektorea berrabiatzea eta dinamizatzea. Guztizko zenbatekotik 3.509 milioi euro lehentasunezko 93 esku-hartzeetarako dira.


Planaren gauzapena kontrolatzeko sistema berritzailea diseinatu dute. Hala, 26 eragile izendatu dituzte proiektuetako arduradun, eta hiru hilean behin esku-hartze bakoitzaren bilakaeraren berri ematen dute. Gardentasun handiko sistema da eta esku-hartze bakoitzeko datu nagusien berri ematea du xede.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Plan Navarra 2012
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa