(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Erronkaribarko Enpresa Parkea inauguratu du, Burgin asteartea, 2008.eko azaroak 11

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Erronkaribarko Enpresa Parkea inauguratu du, eguerdian, Burgin. José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria, Iñaki Ayerra Arrarás Burgiko alkatea eta Agapito Boj Erronkaribarko Batzarreko presidentea ere bildu dira ekitaldira.


Erronkaribarko Enpresa Parkea Burgin dago eta 80.099 metro koadroko azalera du; horietatik 60.000 metro koadro industria lursailenak dira. Parkea Ezka ibaiaren ibilguaren eta NA-137 (Burgi-Izaba) errepidearen artean dago, eta hainbat tamainako lursailak ditu; industria erabilerako eta erabilera anitzeko 35 lursail, hain zuzen. Parkea hainbat fasetan garatu ahal izanen dute, beharrizanen arabera, eta dagoeneko zenbait enpresaburuk lursailak erosteko eskariak egin dituzte.


Nafarroako Gobernuak 2007-2011 legealdian Zangozako Merindadean gauzatuko duen industria lurzoruaren plangintzaren baitan dagoen enpresa parkea da Burgikoa, eta plangintzaren helburua honako hau da, hain zuzen: Iruñea-Jaka komunikazio ardatzean nahikoa industria lurzoru eskaintzea, kantitatez zein kalitatez. Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoaren baitan dagoen esku-hartzea da.


Egin duten inbertsioa 3,9 milioi eurokoa izan da, eta zenbateko horrekin egin dituzten lanak honako hauek izan dira: lursailak erosi, proiektuak egin, industria eremua urbanizatu, industrialdearen kanpoaldeko sarbideak egin, eta zerbitzuetan hobekuntzak egin (ur hornidura eta arazketa eta hornidura elektrikoa).


Legealdi honetan lau milioi metro koadroko industria lurzorua gauzatzea aurreikusten du Foru Gobernuak, lurraldea egituratzeko, Nafarroako eskualde guztiak modu orekatuan hazteko eta jarduera sozioekonomikoak bultzatzeko politikaren esparruan, eta Erronkaribarko Enpresa Parkea azalera horren parte da.


Eguerdian inauguratu duten azalera Erronkaribarren gauzatu duten lehenengo industria azalera antolatua da, eta aldez aurretik, Nafarroako Gobernuak habearte eremu txiki bat gauzatu zuen Izabako sarreran, Nasuinsa sozietate publikoaren bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa