(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008ko Enplegu Erregulazioko Espedienteen %90 onartu aurretik, enpresek eta langileek akordioa erdietsi dute asteazkena, 2008.eko azaroak 12

Roig kontseilariak azpimarratu duenez, kontratuak deuseztatzeko espedienteek erasandako langileen kopurua %21 txikitu da, 2007arekin alderatuta


2008ko Enplegu Erregulazioko Espedienteen (ERE) %90 onartu aurretik, enpresek eta langileek akordioa erdietsi dute. Horixe bera da Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren eskuetan dagoen datuetako bat (2008ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitarte aurkeztu dituzten EREei buruzko datua).


José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak azpimarratu duenez, gaur egun EREetako izapideak egiten dituztenean enpresen eta langileen arteko adostasun maila handia izaten da. Roigek, gainera, negoziazio bideen garrantzia azpimarratu du, eta enpresetako zuzendarien eta langileen ordezkarien artean akordiorik onenak erdiesteko modua horixe dela adierazi du. Izan ere, EREak prozesu korapilatsuak dira eta ondorio ugari izaten dituzte (giza, lan eta ekonomia ondorioak).


Kontratuak deuseztatzeko espedienteei dagokienez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak 26 ERE baimendu ditu 2008ko urtarriletik urrira bitarte. Hain zuzen ere 577 langilerengan eragina duten EREak dira, eta horietako 23 Lan Agintaritzak onartu ditu, aldez aurretik langileen eta enpresen arteko akordioa erdietsi ondoren. Gainerako 3etan, berriz, kontsulta aldia alderdien arteko akordiorik erdietsi gabe amaitu da.


Espedienteek erasandako lanpostu kopuruari dagokionez (577 lanpostu), kasu gehienetan (531 lanpostu, guztizko zenbatekoaren %90) langileek eta enpresek akordioa erdietsi dute espedientea onartu aurretik. Aldiz, akordiorik gabeko EREek erasan dituzten langileak 64 izan dira.


2007ko EREekin alderatuz gero, iazko aldi berean 730 langilerengan eragina zuten 15 espediente aurkeztu zituzten. Zentzu horretan, Roigek adierazi duenez, kontratuak deuseztatzeko espedienteek erasandako langileen kopurua %21 txikitu da 2008an (2007ko aldi berarekin alderatuta).


José María Roigek azpimarratu duenez, Arriskuen Prebentzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak "oso modu zorrotzean eta gaur egungo araudiaren arabera egiten ditu, beti, espedienteen izapideak". Gainera, Departamentuak espedienteen balioespen juridikoa egiten du, Laneko Ikuskaritzak dagozkion txostenak egiten ditu, eta espedienteak Langileen Estatutuko edukien arabera ebaluatzen dituzte. Estatutuan argi eta garbi adierazita dagoenez, enplegu erregulazioko espedienteak baimentzea ahalbidetzen duten arrazoiak lau dira: arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak, edo ekoizpenekoak.


Langileen Estatutuan adierazita dagoenez, bestalde, enplegu erregulazioko espediente motak bi dira: deuseztapena eta etenaldia. Lehenengo modalitatean, kontratuak behin betiko amaitzen dira, eta bigarren modalitatean, berriz, behin-behinean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa