(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Antsoaingo Osasun Etxe berriko lehenengo harria jartzeko ekitaldira bildu da asteazkena, 2008.eko azaroak 12

Antsoaingo Oinarrizko Osasun Eskualdeak osasun txartela duten 9.614 herritar ditu, eta 6 mediku orokorrek, 3 pediatrak, 6 erizainek, gizarte langile batek eta 4 administrarik artatzen dute


Sanz Presidentea Torres, Kutz eta Gilarekin. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Antsoaingo Oinarrizko Osasun Eskualdeko Osasun Etxe berriko lehenengo harria jartzeko ekitaldira bildu da, gaur goizean. Eraikin berria Antsoaingo Ostoki kalean (zenbakirik gabea) egonen da.


Presidenteaz gain, María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilaria, Antonio Gila Antsoaingo alkatea, eta Antsoaingo Oinarrizko Osasun Eskualdeko eta Osasun Departamentuko agintariak ere bildu dira ekitaldira.

Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Antsoaingo Udalak izenpetu zuten lankidetza hitzarmenari jarraiki eraikiko dute Osasun Etxea. Hain zuzen, hitzarmenari jarraiki, Antsoaingo Udalak orube bat utzi zuen azpiegitura berria eraikitzeko.

Sanz Presidentea lehenengo harria jartzen. ( irudia handitu )

Lanen proiektua "Asoarq, Arquitectos Asociados SL" enpresak egin du. Gainera, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak proiektu osagarri bat egin du, euri urak biltzeko hodia lursailetik desbideratzeko (lan horiek beharrezkoak dira Osasun Etxea eraikitzeko).


Nafarroako Osasun Zerbitzuak Harinsa Navasfalt SA enpresari esleitu zion lanen kontratua, 3.124.044 euroren truke. Gastua 2008, 2009 eta 2010eko ekitaldietako aurrekontuekin ordainduko dute eta lanen iraupena 18 hilabetekoa izanen da.


Antsoaingo Oinarrizko Osasun Eskualdeak osasun txartela duten 9.614 herritar ditu, eta 1.993 pediatria adinekoak dira.


Antsoaingo Osasun Etxeko langileak honako hauek dira: 6 mediku orokor, 3 pediatra, 6 erizain, gizarte langile 1 eta 4 administrari.


Eraikina


Osasun Etxeak lehen mailako artapeneko eta adimen osasuneko zerbitzuak eskainiko ditu, eta 3.200 metro koadroko azalera eraikia izanen du (2.824 m2-ko azalera erabilgarria). Eraikinak hiru solairu izanen ditu, honako banaketa honekin:


Sotoan lehen mailako artapen zentroko eta adimen osasuneko zentroko biltegi eta artxibo eremua egonen da, batik bat. Sotoan erabilera anitzeko areto bat eta hainbat instalazio areto ere egongo dira.


Behe solairuan laguntza eremua egonen da: burdin langa, sarrerako atartea, onarpen eta administrazio gunea, itxaron guneak, eta 21 kontsulta gela (6, medikuntzakoak; 3, pediatriakoak; 9, erizaintzakoak; 1, gizarte langilearena; 1, larrialdietarako aretoa; eta 1, ateratzeetarako eta kirurgiarako aretoa). Behe solairuan komun publikoak, pediatriako komunak eta ofizioak ere egonen dira.


Lehen solairuan adimen osasuneko zentroa egonen da: onarpen eta administrazio eremua, artxiboa, ateratzeak egiteko aretoa, 10 kontsulta gela (3, psikiatriakoak; 2, psikologiakoak; 3, erizaintzakoak; eta 2, orokorrak), 3 itxarongela, taldeetarako 3 areto, behaketa aretoa, 2 bulego eta komunak. Era berean, langileentzako barne eremua ere lehenengo solairuan egonen da (lehen mailako artapeneko zein adimen osasuneko langileentzat), eta liburutegia, bilera aretoa eta aldagelak izanen ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa