(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñean Osasun Legelarien Elkartearen XVII. Biltzarra eginen dute, eta "Zuzenbidea eta Osasuna" aztertuko dituzte asteazkena, 2008.eko azaroak 12

Topaketan hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola agiri klinikoen kudeaketa, artapen modu berrietako alderdi juridikoak eta etikoak, etxeko ospitaleratzea, zainketa aringarriak, edo kirola eta osasuna


Iruñean, azaroaren 19tik 21era bitarte, "Zuzenbidea eta Osasuna" Biltzarra (XVII.a) eginen dute. Biltzarra Osasun Legelarien Elkarteak antolatu du eta Osasun Departamentuak babestu du. Saioak Nafarroako Sendagileen Elkargo Ofizialeko egoitzan eginen dituzte.


Topaketaren leloa "La asistencia sanitaria, la salud pública y la atención a la dependencia: dilemas y cuestiones pendientes" (Osasun laguntza, herri osasuna eta mendekotasunaren artapena: dilemak eta galderak) da, eta osasun kudeaketako hainbat alderdi aztertuko dituzte bertan, hala nola giza baliabideak, agiri klinikoen kudeaketa eta artapen modu berrietako alderdi juridikoak (etxeko ospitaleratzea, zainketa aringarriak, edo kirola eta osasuna, besteak beste).


Biltzarra María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak aurkeztu du, gaur goizean, eta kontseilariarekin batera Juan Luis Beltrán Aguirre Osasun Legelarien Elkarteko presidentea eta José María Ayerra Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendari eta Osasun Legelarien Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea egon dira. Ekitaldi berean elkarteak argitaratu duen "Zuzenbidea eta osasuna" monografia aurkeztu dute; sei hilean behin argitaratzen duten aldizkariak 15 urte bete dituelako egin dute argitalpena, hain zuzen.


Osasun Legelarien Elkarteak erkidego guztietako osasun zerbitzu publikoetako 300 bat profesional, legelari eta kudeatzaile biltzen ditu, eta Estatuan legelari gehien biltzen dituzten elkarteetako bat da. Azkeneko zortzi urteetan Foru Komunitateko legelari ugari egon dira bertako Zuzendaritza Batzordean, hala nola Juan Luis Beltrán, Nekane Iriarte, Pablo Ortiz, José María Ayerra eta José Luis Ruiz.


Osasun kontseilariak azpimarratu duenez, legelariek garrantzizko egitekoa dute osasun egituran, eta gainera, osasunak diziplina askotako profesionalak biltzen ditu eta balio etikoekiko sentsibilitate handia duen antolakuntza konplexua osatzen du. Kontseilariak adierazi duenez, osasunaren arloko jardunak eragin zuzena du pertsonengan eta osasuna babesteko eskubidean (konstituzioan aintzat hartuta dagoen eskubidea).


"Osasunaren arloan eztabaida etikoak ohikoak dira eta sakontasun handia dute"- gogorarazi du Kutzek. Gaineratu duenez, "osasunaren arloan zerbitzuen kudeaketa modu konstantean ebaluatzen da eta etengabe aldatzen diren erronkei aurre egiteko tresnak bilatzen dira. Erronka horietako batzuk demografia mugimenduak, gertaleku ekonomiko orokorra, ezaguera zientifikoen bilakaera, herritarren eta osasun zerbitzuetako erabiltzaileen kontzientziaren bilakaera, eta osasun profesionalen aldarrikapenak dira, eta osasun kudeaketan eragina duten alderdietako batzuk dira; horregatik, osasunaren arloko eskumenak eta sentsibilitate berezia dituzten legelarien sostengua beharrezkoa da".

Dokumentazioa:
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa