(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako toki sektore publikoak 51,2 milioi euroko aurrekontu soberakina izan zuen 2006an osteguna, 2008.eko azaroak 13

Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak txostena eman dio Comptos Ganberako presidenteari


Nafarroako toki sektore publikoaren egoera orokorra ona da eta 2006an 51,2 milioi euroko aurrekontu soberakina izan zuen, geldikinen bidez finantzatutako obligazioen zenbatekoa kendu ondoren (aurreko urteetan sortutako bitartekoak direlako).


Horixe bera ondorioztatu daiteke Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak egunotan Luis Muñoz Garde Comptos Ganberako presidenteari aurkeztu dion txostenetik. Jakina denez, Comptos Ganberari dagokio kontuak ikuskatzea eta Parlamenturako txostena egitea.


Nafarroako toki sektore publikoaren egoerari buruzko txostenaren arabera, 2006an biztanleko diru sarrera 1.586 eurokoa izan zen, eta biztanleko gastua, berriz, 1.525 eurokoa. Toki entitateek emandako datuen arabera, gastuaren banaketa honako hau izan zen: %26, etxebizitza eta hirigintza; %14, kultura, kirola eta aisialdiko beste jarduera batzuk; %13, ongizatea (herritarren bizi-kalitatea hobetzea xede duten esku-hartzeak eta zerbitzuak); eta %11, segurtasuna eta babesa. Ongizateko gastuaren baitan ura hornitu eta arazteko gastua, hondakinak bildu, tratatu eta ezabatzeko gastua eta garraio publikoko gastua nabarmendu daitezke.


Toki Administrazioko Departamentuko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikoko Zerbitzuak Nafarroako 267 herritako aurrekontuen gauzapenari buruzko informazioa (guztira 272 herri dira), 63 mankomunitate eta taldetako datuak (guztira 72 dira), eta 323 kontzejutako informazioa (guztira 353 dira) erabili du azterketa hori egiteko. Zentzu horretan, herrien kasuan, guztizko biztanle kopuruaren %99,8 hartu dute kontuan, eta kontzejuen kasuan, berriz, guztizko biztanle kopuruaren %90,4.


Egoera orokor ona


2006an, toki entitateen zorpetze maila txikia zen, %5ekoa (zorpetze muga %19koa da, eta beraz, zorpetze ahalmena %14koa). Zor bizia, berriz, 233.586.666 eurokoa izan zen, 397 euro/biztanle.


Era berean, 2006ko aurrezki garbi positiboa 85.216.879 eurokoa izan zen, eta diru horrek inbertsio berriak egitea ahalbidetu zuen. Nafarroako toki entitateek 280.441.901 euroko geldikina izan zuten, eta horietatik 119.542.153 euro gastu orokorretarako izan ziren. Horrela bada, 2006an Nafarroako toki sektore publikoaren egoera orokorra ona izan zen; izan ere, soberakina handia izan zen, sarrera arruntak nahikoak izan ziren funtzionamenduko gastuak ordaintzeko eta zorpetzeak eragiten duen finantza kargari aurre egiteko (esan dugun moduan, zorpetze maila sarrera arrunten %5ekoa izan zen), eta Nafarroan bertan sortutako eta pilatutako bitartekoen bidez finantzatzeko ahalmena handia izan zen (gastu orokorretarako soberakina).


2005eko datuekin alderatuz gero, toki sektorearen bilakaerak dinamismo handia izan zuen gastuen finantzaketari dagokionez, eta zergen arloko sarreren, transferentzia bidezko sarreren, beste kapital sarrera batzuen, eta ondarearen arloko sarreren urteko hazkunde tasa %16 ingurukoa izan zen. Atal honen baitan, ondarearen arloko sarrerak %61 handitu ziren, batik bat Iruñeko Gaztelu Plazako aparkaleku publikoko emakidaren kitapenari esker (20 milioi euro). Tasen eta beste sarrera batzuen kasuan, berriz, hazkundea %21,13koa izan zen, Iruñeko Eskualdeko taxi lizentzien esleipenari esker (10 milioi euro).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa