(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak PFEZaren tarifa %2,5 deflaktatuko du 2009an, zergadunek erosteko ahalmenik gal ez dezaten osteguna, 2008.eko azaroak 13

Nafarroako Ogasunak PFEZaren tarifa %2,5 deflaktatuko du 2009an, zergadunek erosteko ahalmenik gal ez dezaten; izan ere, kontsumoko prezioen indizeak (KPI) gora eginen duela aurreikusten dute.


Neurria Nafarroako Gobernuak (UPN-CDN) eta PSN-PSOEk hitzartu dute, 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren gaineko negoziazioaren esparruan, eta gauzatu ahal izateko zuzenketa eginen diote zergen arloko neurriak aldatzeko Foru Legearen proiektuari (Aurrekontuen proiektuarekin batera egiten duten Foru Legea).


Akordioaren berri Álvaro Miranda Simavilla presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak eta Anai Astiz Medrano PSN-PSOEko ekonomia arduradunak eman dute, gaur goizean, prentsaurrekoan.


Kontseilariak azaldu duenez, hasieran Gobernuak ez zuen PFEZaren tarifa deflaktatzeko asmorik, krisi ekonomikoa dela-eta zerga bilketako aurreikuspenak txarrak direlako eta 2009ra begira onartutako neurri fiskalek dagoeneko ondorio onuragarriak dituztelako.


Hala ere, azkenean tarifa %2,5 deflaktatzea erabaki dute, eta kontseilariak azpimarratu duenez, deflakzioa 2009ko inflazioaren aurreikuspena (%2) baino puntu erdi handiagoa izanen da. "Hartara, langileen errentari lagunduko diogu, prezioen gorakadari aurre egin ahal izateko, eta puntu erdi erantsiko dugu datozen hilabeteei ekin ahal izateko, antza denez hilabete gogorrak izanen baitira"- gaineratu du kontseilariak.


Alderdi sozialistako ekonomia arduradunak, berriz, PSN-PSOEren ustez deflakzioa Aurrekontuen negoziazioaren esparruan alde batera utzi ezin den neurria dela adierazi du, eta krisialdi garaiotan Nafarroako ia familia guztientzat garrantzi handia duen laguntza eta sostengua dela azpimarratu du.

Dokumentazioa:
Ver rueda de prensa
Oir rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa